Partekatu

Kia Ora-ren Jordania, psoriasia, dermatitis seborreikoa eta ekzemarako berariazko xanpua, 85 g
Partekatu

15,90

Kia Ora-ren Jordania dermatitis seborreikoa, ekzema edo psoriasia duten adatsetarako konponbidea da.

Xanpu solido natural honek Itsaso Hileko lokatzari esker, ezpurutasunak ezabatzen ditu eta afekzioetatik babesten du, eta erramu-olio eta izpiliku-olioen propietateak direla eta zure ilea birsortu eta indartuko du ere. Gainera, narritadura arintzen du eta gehiegizko koipea kontrolatzen du.

Kia Ora-ren kosmetiko begano eta zero hondakin guztiak bezala, artisau-eran egina dago, eta kalitate goreneko olio esentzial eta landare-olioekin.

In stock

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Jordania ez dator nire adats motarekin bat, baina usaina bai! Usaintze soilarekin maiteminduko zaitu eta berehala estreinatu nahiko duzu 😉

Oso xanpu konpletoa da, osagai naturalekin eta arazo zehatz hauek dituzten adatsentzako ekintza ugari ditu, baina ilea garbitzen ere gozatuko duzu, zentzumen guztiak irekiko baitizkizu. Formula benetan oso egoki eta erakargarria da, psoriasi, dermatitis seborreikoa eta ekzemari aurre egiteko dituen propietateez gain, ilea hidratatzen laguntzen baitu.

Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Osagaiak

Sodium Cocoyl Isethionate (Coco/Coconut), Water (Agua de Manantial/Spring Water), Olea Europaea (Oliva Virgen Extra/Extra Virgin Olive) Fruit Oil*, Cocos Nucifera (Coco/Coconut) Oil, Maris Limus (Lodos del Mar Muerto/ Dead Sea Mineral Mud) *, Lactic Acid (Ácido Láctico), Cymbopogon Citratus (Hierbalimón/Lemongrass), Avena Sativa (Avena/Oat) Powder, Aroma, Vinegar (Vinagre de Manzana/Apple Vinegar)*, Lavandula Officinalis (Lavanda/Lavander) Oil, Citrus Medica Limonun (Limón/Lemon) Oil, Litsea Cubeba (Verbena Exótica/May Chang) Oil, Laurus Nobilis (Laurel) Leaf Powder, Laurus Nobilis (Laurel) Leaf Oil, Citral**, Limonene**, Linalool**, Geraniol**

* Laborantza ekologikokoa

** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira

Erabiltzeko modua

Ilea oso ondo hezetu, xanpua busti eta ondoren beheranzko mugimenduak egin burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.

Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Gluten free
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free