Partekatu

#1 Antigrasa xanpua. Inuit-en Jojoba y menta, 90 g
Partekatu

9,95

Inuit-en #1 gehiegizko koipea sortzeko joera duten eta xanpu solido natural batekin erregulatu nahi duten adatsentzat pentsatuta dago. Xanpu honek jojoba-olioa eta buztin berdea ditu, purifikatzeko, erregulatzeko eta suspertzeko gaitasuna dutelarik. Mendazko eta erromerozko olio esentzialek, ukitu freskagarriaz gain, zure ilajearentzat propietate indartsuak dituzte.

Bere xanpuak egiteko, Inuit-ek kokotik eratorritako tentsioaktibo bat erabiltzen du (Sodium Cocoyl Isethionate), guztiz naturala eta biodegradagarria. Beren ustez garbitzailerik onena da, esterifikazio bidez lortua eta sulfatorik gabea.

OHARRA: Inuitek fabrikatzeari utzi dio eta baliteke #1-ren izakinik ez geratzea; baina propietate berak dituen Kia Oraren CUBANO xanpua eskaini diezazukegu. Kontsulta ezazu hemen

 

Agortuta

SKU: M0042 Categories: , ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

#1 xanpu oso freskagarria da, oliba-kolorekoa, eta ile garbia luzaroago mantentzen baita koipea kontrolatzen laguntzen duena ere. Roger laguna poz-pozik dago xanpuaren emaitzarekin. Adatsa solte nabaritzen du eta ilea egunero garbitzea gustuko duen arren, bigarren egunean sentsazio onak diraute oraindik.

Berak ile fina du eta koipetsua izateko joera. Inuit-en xanpuak itxura osasungarria ematen dio. Emaitza oso positiboa da, eta eragin iraunkorra du!

Inuit-ek eskuz egiten ditu bere xanpu naturalak. Laborantza ekologikoko landare-olioak erabiltzen ditu, hotzean egindako lehen presiokoak eta horri esker, bere propietate guztiak mantentzen ditu, aldi berean, ingurumena errespetatzen duelarik.

Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Osagaiak

Sodium Cocoyl Isethionate , Simmonsia Chimensis Seed Oil* , Montmorillonite , Urtica Dioica* , Orbignya Oleifera  Seed Oil* ,Inulin , Mentha piperitaOil*  Rosmarinus officinalis*

*Laborantza ekologikoa

Erabiltzeko modua

Ilea oso ondo hezetu, xanpua busti eta ondoren beheranzko mugimenduak egin burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.

Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Gluten free
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free