Esfoliazio sorta
35,80€
Esfoliazio sorta honek, osagai hauek ditu:
- Banbu-ren gorputz eskuila esfoliatzailea
- Kia Ora-ren Capri gorputz-esfoliatzailea, 100 g
- Banbu-ren Konjac-sustraiezko belaki naturala
Banbu-ren gorputz eskuila esfoliatzailea
Banbu-ren Dry Brush gorputz-esfoliazioko eskuila biribila da, eta egunero erabiliz gero, azala leunagoa, uniformeagoa eta zetazko ukituarekin izaten lagunduko dizu. Dry Brushing praktikatzea oso onuragarria da, zelulen birsorkuntza, produktu kosmetikoen ekintza, zirkulazioa eta, oro har, larruazalaren itxura hobetzen laguntzen duelako, laranja-azala murriztuz.
Eskuila hau pago-zurez eta gogortasun ertaineko sisal-zurdez egina dago. Horiei esker, esfoliazio ezin hobearen onura guztiak lor daitezke, baita drainatze linfatiko handiagoa ere.
Dry Brush-ek oso diseinu ergonomikoa du, eta 10 zentimetroko diametroa duenez, oso erabilgarria da. Gainera, larruazal-mota guztietarako balio du.
Banbu-ren eskuila esfoliatzailearen bilgarria kartoi birziklatuzko kaxaz egina dago.
Kia Ora-ren Capri gorputz-esfoliatzailea, 100 g
Capri gorputzeko esfoliatzaile natural oso leuna da, eta larruazalaren elastikotasuna eta itxura hobetzen laguntzen du. Ikusiko duzu nola azal laua eta zeta-antzekoa izango duzun!
Esfoliatzaile solido horren kanabera- eta koko-azukre beltzak tandem ona osatzen dute, zelula hilak oso modu arinean kentzeko. Capri-k koko- eta karite-gantza ere badu, koko- eta aguakate-olioaz gain, eta azalari leuntasuna eta elastikotasuna ematen dioten osagaiak. Gainera, bere olio-sinergiari esker, esfoliatzaile oso indargarria eta indarberritzailea da.
Banbu-ren Konjac-sustraiezko belaki naturala
Landare-belaki natural hau eguneroko erabilerarako egokia da, gozoki garbitzen du eta oso onuragarria da zure azalarentzat. Konjac-sustraiez egina, leunki esfoliatzen du zure azala, bitaminak eta mineralak ematen dizkio eta odol-zirkulazioa errazten du.
Konjac-sustraiezko belaki naturala mota guztietako azaletarako da egokia eta erabat biodegradagarria.
Banbu-ren gorputz eskuila esfoliatzailea
Dry Brush eskuila esfoliatzailea plazera da! Errutina guztiz erraza da, baina, aldi berean, gure larruazalari, zirkulazioari eta ongizateari mesede handia egiten die. Hanka astunak sumatzeko joera dugunontzat, Banbu-ren eskuila honek horiek arintzen lagunduko dizue.
Oso diseinu polita du, eta ukitu naturala ematen dio bainuari. Eskuila guztiz naturala da eta, bere formari esker, erraz maneiatzen da.
Dry Brush oso iraunkorra da, eta mantentze-lan egokiak eginda, eskuilaz bizitza osoan gozatu ahal izango duzue. Hala ere, bizitza erabilgarriaren amaiera iristen denean eta birziklatzeko, kanpoko kartoizko kaxa edukiontzi urdinean sartuko dugu, eta eskuila hondakin organikoen edukiontzian.
Kia Ora-ren Capri gorputz-esfoliatzailea, 100 g
Oso atsegina izan da Capri-rekin esfoliatzea! Esfoliatzaile honek, izan ere, zorroztasun eta arreta handiz eramaten ditu gorputzeko zelula hilak. Nire azala sentibera da eta ez da inondik ere esfoliazio oldarkorra; aitzitik, Capri gozoa da!
Esfoliatzaile natural horren itxura ere oso originala da, kolore marroixkaren gainetik formularen osagaietako bat den mandarina gailentzen baita. Hain zuzen ere, Caprik sortzen duen usainaren aurrerapena da, mandarina bezain zoragarria eta gozoa baita, eta pomeloa eta limoiaren ukitu azidoekin.
Laburbilduz, esperientzia suspergarria eta oso aberasgarria, errepikatu nahiko duzu!
Gogoan izan xaboi solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!
Banbu-ren Konjac-sustraiezko belaki naturala
Ze gustukoa den belaki hau! Aspalditik horrelako aukera iraunkor bat bilatzen nenbilen eta aurkitzea ikusgarria izan da 🙂
Belaki leun eta gozoa da, eta aparra gustatzen bazaizu, asko izango duzu!
Konjac-sustraiezko belakiaz baliatzeko, oso garrantzitsua da urarekin ondo bustitzea erabiltzen hasi aurretik. Hain zuzen, sustrai honen propietate guztiez gozatzeko, belakia bustia erabili behar dugu. Izan ere, onura asko ditu: zelula hilak ezabatzea, larruazalaren PHa orekatzea, birsortzea…
Bisita ezazu “Erabiltzeko modua” atala, behar bezala mantendu eta bizitza erabilgarria asko luzatzeko. Konjac-sustraiezko belakia birziklatu behar duzunean, sar ezazu hondakin organikoen edukiontzian.
Banbu-ren gorputz eskuila esfoliatzailea
Pago-zura eta gogortasun ertaineko sisal-zerrak.
Kia Ora-ren Capri gorputz-esfoliatzailea, 100 g
Saccharum Officinarum (Azúcar Moreno de Caña/Sugar Cane) Extract, Glycerin (Glicerina Vegetal), Theobroma Cacao (Cacao/Cocoa) Seed Butter*, Cocos Nucifera (Coco/Coconut) Sugar*, Cocos Nucifera (Coco/Coconut) Oil, Olea Europaea (Oliva Virgen Extra/Extra Virgin Olive) Seed Powder, Citrus Paradisi (Pomelo/Grapefruit) Peel Oil, Butyrospermum Parkii (Karité/Shea) Seed Butter, Persea Gratissima (Aguacate/Avocado) Kernel Oil*, Citrus Nobilis (Mandarina/Tangerine) Peel Oil, Citrus Bergamia (Bergamota/Bergamot) Peel Oil, Citrus Medica Limonium (Limón/Lemon) Peel Oil, Citrus Aurantifolia (Lima/Lime) Peel Oil, Mentha Arvensis (Menta japonesa/Mint) Oil, Amyris Balsamifera (Sandalo/Sandalwood) Essence, Citrus Aurantium Dulcis, Limonene**
* Laborantza ekologikokoa
** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira
Banbu-ren Konjac-sustraiezko belaki naturala
Konjac-sustraia
Banbu-ren gorputz eskuila esfoliatzailea
- Dry Brush azal bustiarekin erabil badaiteke ere, hobe da lehorrean erabiltzea. Horrela, ondoren aplikatzen dituzun kremak errazago xurgatuko zaizkizu.
- Sisal naturalezko zerrak gogortasun ertainekoak direnez, ez da azalarekin agresiboa eta egunero erabil daiteke. Izan ere, egunero erabiltzea komeni da.
- Masajea eman egunero beheko gorputz-adarretatik gorantz, mugimendu zirkularrak eginez eta gorputz osoa zeharkatuz.
Kia Ora-ren Capri gorputz-esfoliatzailea, 100 g
Azal hezean eman mugimendu zirkularren bidez eta beheko aldetik hasita, zirkulazioa errazteko. Masajea amaitutakoan, garbitu, partikula esfoliatzaileak kenduz.
Banbu-ren Konjac-sustraiezko belaki naturala
Sartu zure belakia urpean, bigun eta gustagarria izan dadin. Xaboiarekin erabiltzen baduzu, igurtzi belakia xaboi solidoan edo eman xaboia zure gorputzean, eta igurtzi belakiarekin.
Utzi lehortzen zure belakia zintzilik hezetasunetik eta uretik urrun.