Partekatu
Sèrum facial natural per a pell sensible o mixta

Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Agua y Fuego aurpegiko seruma, 30 ml
Partekatu

39,90

Larruazal sentikor edo mistoetarako pentsatutako seruma, elikadura eta bizitasuna emateaz gain, gehiegizko gantz-jarioa erregulatzen duelarik.

Jojoba-olio apartak eta kalamu-olioek Agua y Fuego-ri suspertu eta orekatzeko propietateak ematen dizkiete, baita elastikotasuna ere. Granada eta mugurdi-olioek, gainera, larruazaleko hanturak zaintzen dituzte.

Agua y Fuego-ren olio esentzialen sinergiak gure osasun emotiboari mesede egiten dio ere, baretasun eta lasaitasuna ekarriko baitizkigu, eta zure azalean ongizate hau islatuko da!

Fuego y Agua 30 ml-dun banbuzko tanta-kontagailudun ontzi batean dator.

Agortuta

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Serum honek atsedena eman dio nire azalari, merezi duen deskantsu eta indargarria!

Luxuzko olio nahasketa hau nutriente onenekin egina dago: Jojoba olioa, kalamu olioa, sacha inchi olioa, mugurdi olioa, granada olioa… Osagai guzti hauek, propietate ezin hobeak dituzte nire azalaren ezaugarri berak dituzuenontzat, hau da, azal sentikor edo/eta mistoarentzat.

Agua y Fuegok usain oso atsegina du eta xurgatze azkarrekoa da. Sentsazio oso onak izan ditut serum honekin, asko gozatu dut! Eta nire azalari oreka mantentzen lagundu dio, itxura osasuntsua agertuz.

Nik gauez erabili dut, alde batetik azalak atsedena hartzeko momentu onena delako eta bestetik oliotsua izanik, niri gauerako gehien gustatzen zaidan testura duelako. Izan ere, Terai-k eskaintzen duen Agua y Fuego-ren eguneko proposamena, Fuego y Agua krema da.

Osagaiak

Simmondsia chinensis (Jojoba) Seed Oil*, Cannabis sativa (Hemp) Seed Oil*, Plukenetia volubilis Seed Oil*, Rubus idaeus (Raspberry) Seed Oil*, Punica granatum (Pomegranate) Seed Oil*, Parfum**, Tocopherol, Maleated soybean Oil, Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Leaf Extract*, Linalool***, Limonene***, Geraniol***.

* Jatorri ekologikoko osagaia.

** Olio esentzial ekologiko eta ez-ekologikoen sinergia

*** Olio esentzialen osagai naturala

Osagaien %100 jatorri naturalekoak dira.

Erabiltzeko modua

Aurpegia hezetu eta masaje leun batekin kantitate txiki bat aplikatu, goizez edo/eta gauez.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free
Gluten free