Partekatu

Terai-ren Suavidad depilatzeko xaboia, 80 ml
Partekatu

11,00

Brotxa eta xaflarekin depilatzeko xaboi hau benetan apartsua eta leuna da. Koko-olioa eta oliba-olioa dira Suavidad-en protagonistak; lehen mailako bikotea, larruazala elikatuta, polita eta babestua mantentzeko.

Depilazio-erritualaz gozatuko duzu, eta, gainera, azal leun eta osasungarria nabarituko duzu!

In stock

SKU: M0012 Category:
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Suavidad-ek depilatzeko unea gozagarri egiten du!

Brotxa bustitakoan, xaboia igurtzi, eta apar asko lortuko dugu. Xaboia oso erraz zabaltzen da, eta depilatzeko xaflarekin gozo-gozo kentzen da. Hori funtsezkoa da depilazio egokia egiteko.

Oso garrantzitsua da, halaber, depilatzeko xaboi honen osaera; izan ere, koko- eta oliba-olioak, beren propietate leungarri eta lasaigarriekin, bikote ezin hobea dira azal osasungarria izateko!

Suavidad-en aroma oso sotila baina atsegina da. Koko-olioaren usain inguratzailea oliba-olioarenaren gainetik gailentzen da, sinergia ona lortzen dutelarik. Aurkikuntza bikaina!

Osagaiak

Potassium Stearate, Potassium Cocoate*, Potassium Oleate*, Aqua (water), Glycerin*.

* Jatorri ekologikoko osagaia.

Erabiltzeko modua

Busti brotxa eta igurtzi xaboia energiaz, nahi den aparra lortu arte. Homogeneoki aplikatu desiratutako eremuan, aldez aurretik busti ondoren.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Gluten free
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free