Terai-ren Suavidad depilatzeko xaboia, 80 ml
11,00€
Brotxa eta xaflarekin depilatzeko xaboi hau benetan apartsua eta leuna da. Koko-olioa eta oliba-olioa dira Suavidad-en protagonistak; lehen mailako bikotea, larruazala elikatuta, polita eta babestua mantentzeko.
Depilazio-erritualaz gozatuko duzu, eta, gainera, azal leun eta osasungarria nabarituko duzu!
In stock
Suavidad-ek depilatzeko unea gozagarri egiten du!
Brotxa bustitakoan, xaboia igurtzi, eta apar asko lortuko dugu. Xaboia oso erraz zabaltzen da, eta depilatzeko xaflarekin gozo-gozo kentzen da. Hori funtsezkoa da depilazio egokia egiteko.
Oso garrantzitsua da, halaber, depilatzeko xaboi honen osaera; izan ere, koko- eta oliba-olioak, beren propietate leungarri eta lasaigarriekin, bikote ezin hobea dira azal osasungarria izateko!
Suavidad-en aroma oso sotila baina atsegina da. Koko-olioaren usain inguratzailea oliba-olioarenaren gainetik gailentzen da, sinergia ona lortzen dutelarik. Aurkikuntza bikaina!
Potassium Stearate, Potassium Cocoate*, Potassium Oleate*, Aqua (water), Glycerin*.
* Jatorri ekologikoko osagaia.
Busti brotxa eta igurtzi xaboia energiaz, nahi den aparra lortu arte. Homogeneoki aplikatu desiratutako eremuan, aldez aurretik busti ondoren.