Larruazal sentiberentzako Karü-ren Nº4 ilenadun aurpegi-krema, 60 ml
21,90€
Karü-ren Nº 4-k proposamen bikaina eskaintzen digu larruazal sentikorrentzat. Kolore horixka ematen dion almendra-gozo eta ilena olioei esker, krema honek propietate elikagarri eta lasaigarriak ditu, eta, gainera, larruazalaren berezko babesa indartzen du.
Egunez zein gauez aplika daiteke, eta laranjondo-lorea eta izpiliku-olio esentzialekin aberastuta dago; besteak beste, birsortzeko eta hanturaren aurkako propietateak dituztelarik.
In stock
Azal sentiberek maiteko duten krema da hau! Testura fineko aurpegiko krema honek, azal sentiberei lagunduko die. Oso delikatuki emango dio aurpegiko azalari zainketa berezia, eguzkiagatik gorrituta daudenei, baita azala pitzatuta duzuenoi ere.
Kasu honetan, nik ez dut ez azal gorriturik, ezta pitzatuta ere. Baina azal sentibera badut, eta erreakzioren bat pairatzen dudanerako aukera oso egokia da Karüren krema hau.
Izan ere, kalendula olioa da krema honen formulaketan gailentzen den osagaietako bat eta propietate on asko ditu. Esan bezala, azal gorritu eta pitzatuei beharrezko nutrienteak eskeintzen dizkie eta kalendula, hanturaren aurkako olio egokia da ere.
Karüren krema honek usain fuerte xamarra du baina ez da iraunkorra. Eman eta berehala desagertzen den aroma du eta ez du beraz kremarekin izan dudan esperientzia onean eraginik izan.
Beirazko ontzia eta etiketa aldagarria ere krema honen oso ezaugarri interesgarriak dira. Berrerabili eta bigarren erabilera baten aukera baimentzen du, Karü-k sustatzen duen Zero Hondakin filosofiari eta kosmetika kontziente baten kontsumoari jarraiki.
Aqua, Calendula officinalis oil*, Helianthus annuus seed oil*, Prunus amygdalus dulcis oil*, Rosa Damascena flower water*, Cetearyl Wheat Straw Glycosides (and) Cetearyl Alcohol, Glycerin*, Tocopherol (vitamina E), Lavandula angustifolia oil*, Citrus aurantium amara flower oil*, Benzyl alcohol, dehydroacetic acid, benzoic acid, sorbic acid, linalool**, limonene**, geraniol**.
* Nekazaritza ekologikoaren ziurtagiria duten olioak
** Olio esentzial naturalak
Goizez eta gauez eman aurpegi garbian, masaje leuna eginez.