Banbu-ren Soft Breeze azal sentiberentzat desodorante solidoa, 65 g
9,95€
Usain leuna duen Banbu-ren larruazal sentikorrentzako Soft Breeze desodorante ekologikoa, ingurumena errespetatzen duen zure eguneroko higienerako aliatu naturala da. Osagaien artean ez duzu aluminioaren deribaturik aurkituko, ez alkohol ez-naturalik, ezta transpirazioaren aurkakorik ere. Baina bai arroz-argizaria, soja-olioa eta E bitamina; zure hezetasun naturala gordetzen eta azala leuna mantentzen laguntzen duten aktibo naturalak.
Formularen oinarrian buztin zuria, sodio bikarbonatoa eta zink oxidoa daude. Hiru osagai horiek gehiegizko hezetasuna kontrolatzen eta usain txarra saihesten lagunduko dizute. Soft Breeze-ek larruazal sentikorrenak errespetatzen ditu, eta haurdun dauden emakumeentzat ere pentsatuta dago.
Banbu-ren desodorante ekologiko hau Bio.inspecta-k ziurtatzen du, Bio Vida Sana araudiaren arabera.
OHARRA: Banbu-k Soft Breeze desodorante solidoaren formatua aldatu du, baina Banbu-ren SILVER TOUCH desodorantea kreman (hemen kontsulta ezazu) eskain diezazukegu; propietate berberekin eta iraupen luzekoa gainera:)
Agortuta
Banbu-ren Soft Breeze desodorantea ematea brisa-ukitu leuna da zure galtzarbearentzat eta oso eraginkorra 🙂 Garbi-aroma oso sotila du eta itsasora garamatzan kolore urdina.
Nire larruazal sentikorrari egokitzen zaion desodorantea, eta gainera formatu oso egokia, praktikoa eta zero zaborra. Egia da agian ez gaudela desodorante solidoarekin ohituta, baina anima zaitez probatzera eta ikusiko duzu nola gustatzen zaizun!
“Erabiltzeko modua” atalean, oso erraza izan arren, behar bezala erabiltzeko informazio erabilgarria aurkituko duzu ere. Desodorante oso iraunkorra da, aplikazio bakoitzean kantitate gutxi erabili beharko baita. Eta arropa desodorantearekin pixka bat zikindu arren, ez kezkatu, garbitzean arazorik gabe desagertuko baita.
Soft Breeze desodorantea guztiz birziklagarria den kartoizko kaxatxo batean dator, eta bizitza baliagarriaren amaieran edukiontzi urdinean bota beharko duzu.
Sodium Bicarbonate, Cocos Nucifera Oil*, Coco-Caprylate/Caprate, Oryza Sativa Bran Wax, Zinc Oxide, Kaolin, Cetyl alcohol, Glyceryl Stearate Citrate, Glyceryl Stearate, Zinc Ricinoleate, Tocopherol, Aqua, Glycine Soja Oil, B-sitosterol, Squalene, CI77007**.
(*) Osagai ekologiko ziurtatua.
(**)Itsaso-urdina. Jatorri natural mineraleko pigmentua. Zenbait mineralez osatutako konposatu batetik sortzen da.
Jar ezazu zuzenean besapean desodorante-barra eta zabaldu hatzekin edo igurtzi kantitate txiki bat eskuan, eta besapean zabaldu oso gogorra egiten bazaizu.
Leku fresko eta lehorrean gordetzea komeni da, bero-iturrietatik urrun eta hezetasunetik babestuta. Gorde zure desodorantea kartoizko kaxatxoan.
- Ez ukitu begiak, mukosak ezta zauri irekiak ere. Begiak ukituz gero, ur ugariz garbitu.
- Ez da komeni hiru urtetik beherakoetan aplikatzea
- Ez irentsi!