Partekatu
Desodorante solido naturala

Banbu-ren So Fresh desodorante solidoa, 65 g
Partekatu

9,95

Usain fresko zitrikoa duen Banbu-ren So Fresh desodorante ekologikoa, ingurumena errespetatzen duen zure eguneroko higienerako aliatu naturala da. Osagaien artean ez duzu aluminioaren deribaturik aurkituko, ez alkohol ez-naturalik, ezta transpirazioaren aurkako alkoholik ere. Baina bai erromero-, limoi- eta ylang-ylang olio oso onuragarriak eta, gainera, usain osasungarria gehitzen diotenak.

Formularen oinarrian buztin zuria, sodio bikarbonatoa eta zink oxidoa daude. Hiru osagai horiek gehiegizko hezetasuna kontrolatzen eta usain txarra saihesten lagunduko dizute. Gainera, koko-olioari eta arroz-argizariari esker, So Fresh oso itsaskor eta leuna da; propietate oso elikagarri eta konpontzaileak dituelarik.

Banbu-ren desodorante ekologiko hau Bio.inspecta-k ziurtatzen du, Bio Vida Sana araudiaren arabera.

OHARRA: Banbu-k So Fresh desodorante solidoaren formatua aldatu du, baina Banbu-ren So Fresh desodorantea KREMAN (hemen kontsulta ezazu) eskain diezazukegu eta propietate berberekin.

Agortuta

SKU: M0061 Categories: , ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu experientzia

Banbu-ren So Fresh desodorantea jartzea freskotasun ukitua bezalakoa da zure besapearentzat 🙂 Garbi usaina nota zitrikoekin, usain benetan freskoa!

Egia esan, nire larruazal sentikorrarekin ez dator bat, baina formatu oso egokia, praktikoa eta zero hondakina dela deritzot. Egia da agian ez gaudela desodorante solidoarekin ohituta, baina anima zaitez probatzera eta ikusiko duzu nola gustatzen zaizun!

“Erabiltzeko modua” atalean, oso erraza izan arren, behar bezala erabiltzeko informazio erabilgarria aurkituko duzu ere. Desodorante oso iraunkorra da, aplikazio bakoitzean kantitate gutxi erabili beharko baita. Eta arropa desodorantearekin pixka bat zikindu arren, ez kezkatu, garbitzean arazorik gabe desagertuko baita.

So Fresh desodorantea guztiz birziklagarria den kartoizko kaxatxo batean dator, eta bizitza baliagarriaren amaieran edukiontzi urdinean bota beharko duzu.

Osagaiak

Sodium Bicarbonate, Cocos Nucifera Oil*, Coco-Caprylate/Caprate, Oryza Sativa Bran Wax, Kaolin, Zinc Oxide, Cetyl alcohol, Glyceryl Stearate Citrate, Glyceryl Stearate, Zinc Ricinoleate, Pogostemon cablin leaf oil, Rosmarinus officinalis Leaf Oil, Citrus Aurantifolia Oil, Carthamus Tinctorius Flower Powder, Spirulina Maxima Powder, Tocopherol, Aqua, Glycine Soja Oil, B-sitosterol, Squalene, Cananga Odorata Flower Oil, Limonene**, Citral**, Linalool**, Benzyl benzoate**, Geraniol**, Benzyl salicylate**, Farnesol**, Eugenol**

(*) Osagai ekologiko ziurtatua.

(**) Olio esentzial edo lurrinetan dagoen osagai naturala.

Erabiltzeko modua

Jar ezazu zuzenean besapean desodorante-barra eta zabaldu hatzekin edo igurtzi kantitate txiki bat eskuan, eta besapean zabaldu oso gogorra egiten bazaizu.

Leku fresko eta lehorrean gordetzea komeni da, bero-iturrietatik urrun eta hezetasunetik babestuta. Gorde zure desodorantea kartoizko kaxatxoan.

Badaezpadako neurriak
  • Ez ukitu begiak, mukosak ezta zauri irekiak ere. Begiak ukituz gero, ur ugariz garbitu.
  • Ez da komeni hiru urtetik beherakoetan aplikatzea
  • Ez irentsi!
Ziurtagiriak eta zigiluak
Gluten free
Zero waste
Pack birziklagarria
Eko kosmetika
Beganoa
Cruelty free