Kia Ora-ren Ultrasuave, haurrentzako xanpua, 85 g
15,90€
Kia Ora-ren xanpu solido natural hau Ultrasuave da, ile sentikor eta haurrentzat pentsatuta. Osagai nagusia oliba-olioa da, eta, kamamila eta ilenarekin batera, sinergia elikagarria, lasaigarria eta konpontzailea osatzen dute.
Maiz erabiltzeko egokia da eta 6 hilabetetik aurrera gomendatzen da.
In stock
Nire txikiek asko gozatzen dute xanpu maitagarri eta oso usain ondun honekin. Apartsua da eta gozo-gozo desegiten da, aldi berean trinkoa delarik. Adatsak distiratsu dirau eta ilearen berezko erreflexuak nabarmentzen ditu.
Usain gozo eta leuna du, eta banilla-estraktua gailentzen da gainerako osagaien artean. Sarritan erabiltzeko egokia den xanpua da, nahiz eta ileak garbi irauten duen egun askotan.
Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!
Sodium Cocoyl Isethionate (Coco/Coconut), Water (Agua de Manantial/Spring Water), Olea Europaea (Oliva Virgen Extra/Extra Virgin Olive) Fruit Oil*, Santolina Chamaecyparissus (Manzanilla/Chamomile) Flower Oil*, Calendula Officinalis (Caléndula/Marygold) Flower Oil*, Lactic Acid (Ácido Láctico), Vanilla Planifolia (Vainilla/Vanilla) Extract, Citrus Aurantium Dulcis (Naranja/Orange) Peel Oil, Litsea Cubeba (Verbena Exótica/May Chang) Oil, Aroma, Calendula Officinalis (Caléndula/Marygold) Flower Powder, Santolina Chamaecyparissus (Manzanilla/Chamomile) Flower Powder, Limonene**, Citral**, Linalool**
* Laborantza ekologikokoa
** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira
Ilea oso ondo hezetu, xanpua busti eta ondoren beheranzko mugimenduak egin burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.
Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.