Partekatu

Kia Ora-ren Mambo, ile lehor eta kizkurretarako xanpua 85 g
Partekatu

15,90

Kia Ora-ren Mambo ile lehor eta kizkurretarako pentsatutako xanpu solido naturala da. Xanpu honen osagai nagusiak koko-esnea, olio-kokoa eta koko-gantza dira, zure adatsari elikadura eta hidratazioa emango dioten osagaiak; eta macadamia-olioarekin batera frizzari eta punta irekiei aurre egingo diezu.

Kia Ora-ren xanpu natural hau maiz erabiltzeko egokia da eta, gainera, ilea indartzen lagunduko dizu.

Kia Ora-ren kosmetiko begano eta zero hondakin guztiak bezala, artisau-eran egina dago, eta kalitate goreneko olio esentzial eta landare-olioekin.

In stock

SKU: M0033 Categories: , , , ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Mambo xanpu solido naturala da, kizkurra asko definitzen duena eta ilea oso hidratatuta uzten duena! Nire laguna Gemmak probatu du, eta hauek dira berak izan dituen sentsazioak 🙂

Xanpu itsaskorra da, apartsua eta koko-usain oso atsegina du. Gemmak ile luzea du, oso kizkurra eta lehortzeko joerarekin. Mambo-k bolumena eta nutrizioa eman dizkio, eta, gainera, kizkur definitu bat lortu du ere.

Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Osagaiak

Sodium Cocoyl Isethionate (Coco/Coconut), Cocos Nucifera (Coco/Coconut) Milk*, Cocos Nucifera (Coco/Coconut) Oil*, Theobroma Cacao (Cacao/Cocoa) Seed Butter, Aroma, Lactic Acid (Ácido Láctico), Macadamia Integrifolia (Macadamia) Seed Oil, Helianthus Annus (Girasol/Sunflower) Seed Oil, Coffea Arabica (Café Verde/Green Coffee) Seed, Vanilla Planifolia (Vainilla/Vanilla) Extract, Cinnamomum Zeylanicum (Canela/Cinnamon) Oil, Eugenol**, Benzyl Benzoate**, Cinnamyl Alcohol**

* Laborantza ekologikokoa

** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira

Erabiltzeko modua

Ilea oso ondo hezetu, xanpua busti eta ondoren beheranzko mugimenduak egin burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.

Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Gluten free
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free