Partekatu

Kia Ora-ren Cubano, ile koipetsu eta bolumenik gabekoentzat, 85 g
Partekatu

15,90

Kia Ora-ren Cubano xanpua bolumen gutxiko ile koipetsuentzat pentsatuta dago. Xanpu honen kaolin-buztinak eta koko-azukreak koipea gutxitzen lagunduko dute baita zure adatsari gorputza ematen ere; horrez gain, jojoba-olioa eta oliba-olioari esker hidratatu egingo dizutelarik. Zure adatsa gainera garbi eta distiratsu egongo da limoi-zukuagatik!

Xanpu natural solido honek, bestalde, propietate erregulatzaileak dituzten olioen sinergia bat du, zure ilea orekatzen laguntzeko.

Kia Ora-ren kosmetiko begano eta zero hondakin guztiak bezala, artisau-eran egina dago, eta kalitate goreneko olio esentzial eta landare-olioekin.

In stock

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Kia Ora-ren proposamen hau oso aukera ona da zure adatsari bolumena eman nahi badiozu, hidratazio-sentsazioarekin batera. Leun eta distiratsu uzten du, baina pisurik gabe, eta usaina egundokoa da! Eta gainera apartsua izatea gustatzen bazaizu, Cubano-k asko erraztuko dizu lana; izan ere, ilea hezetu ondoren, xanpua busti, lerratu eta nahi adina lortuko duzu inolako esfortzurik gabe 🙂

Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Osagaiak

Sodium Cocoyl Isethionate (Coco/Coconut), Water (Agua de Manantial/Spring Water), Olea Europaea (Oliva Virgen Extra/Extra Virgin Olive) Fruit Oil, Citrus Medica Limonun (Limón/Lemon) Juice, Cocos Nucifera (Coco/Coconut) Sucrose*, Kaolin Clay (Caolin), Lactic Acid (Ácido Láctico), Simmondsia Chinensis (Jojoba) Oil*, Citrus Aurantifolia (Lima/Lime) Peel Oil, Citrus Medica Limonun (Limón/Lemon) Oil, Mentha Spicata (Hierbabuena/Spearmint) Leaf Oil*, Cymbopogon Flexuosus (Hierbalimón/Lemongrass) Oil, Aroma, Pogostemon Cablin (Pachuli/Patchouli) Leaf Oil, Camellia Sinensis (Té Blanco/White Tea) Leaf Extract*, Limonene**, Citral**, Geraniol**, Linalool**

* Laborantza ekologikokoa

** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira

Erabiltzeko modua

Ilea oso ondo hezetu, xanpua busti eta ondoren beheranzko mugimenduak egin burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.

Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free
Gluten free