Partekatu

Kia Ora-ren Rosmarin, xanpu indargarri eta orekatzailea, 85 g
Partekatu

15,90

Kia Ora-ren Rosmarin xanpu solido naturala da, bizitasuna behar duten ileentzat edo zure adatsaren gehiegizko erorketa geldiarazteko.

Matcha tea da Rosmarin-en osagaien zerrenda-buru, ilea suspertzen lagunduko dizun antioxidatzailea eta gainera, erromeroa, jengibrea eta ezkaiaren indartze-ekintzaren bidez adatsa sendotuko zaizu ere. Erorketa-kontrako formula naturala da, ile distiratsu eta osasuntsua berriro ere erakusteko.

Kia Ora-ren kosmetiko begano eta zero hondakin guztiak bezala, artisau-eran egina dago, eta kalitate goreneko olio esentzial eta landare-olioekin.

In stock

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Rosmarin zure adatsari energia-dosi ederra emateko aliatu perfektua da! Nire adatsak denbora gehiago irauten du garbi, eta orrazkera mantentzen ere laguntzen dit. Ile sendoagoa eta osasuntsuagoa dudala iruditzen zait.

Usain sendoa du, belar aromakoa, baina, nolanahi ere, ez du adatsean irauten eta ez da gogaikarria. Apar nahikoa lortzen da “erabiltzeko modua” atalaren adierazpenei jarraituz, nahiz eta ez izan bereziki aparduna, baina, nolanahi ere, nahikoa.

Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Osagaiak

Sodium Cocoyl Isethionate (Coco/Coconut), Water (Agua de Manantial/Spring Water), Olea Europaea (Oliva Virgen Extra/Extra Virgin Olive) Fruit Oil*, Camellia Sinensis (Te Matcha/Matcha Tea) Leaf Powder*, Lactic Acid (Ácido Láctico), Rosmarinus Officinalis (Romero/Rosemary) Oil, Ginko Biloba Oil*, Citrus Aurantium Dulcis (Naranja/Orange) Peel Oil, Zingiber Officinale (Jengibre/Ginger) Powder*, Rosmarinus Officinalis (Romero/Rosemary) Leaf Powder, Zingiber Officinale (Jengibre/Ginger) Oil, Thymus Vulgaris (Tomillo/Thyme) Oil, Limonene**, Linalool**, Geraniol**, Thymol**

* Laborantza ekologikokoa

** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira

Erabiltzeko modua

Ilea oso ondo hezetu, xanpua busti eta ondoren beheranzko mugimenduak egin burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.

Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Gluten free
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free