Partekatu

#7 Volumen xanpua. Inuit-en Arcilla rosa y geranio, 90 g
Partekatu

9,95

Inuit-en Volumen xanpu solido naturala da, zure adatsari bolumena eta mugimendua emateko. Kalitatezko osagaiekin egina, hala nola errizino-olioa, buztin arrosa eta gari-olioarekin; zure ilea lodiagoa eta elikatuagoa izango duzu. Formula honek, gainera, geranio eta izpilikuaren olio esentzialak ditu; bikote honek adats distiratsu eta osasungarria izaten lagunduko dizularik.

Bere xanpuak egiteko, Inuit-ek kokotik eratorritako tentsioaktibo bat erabiltzen du (Sodium Cocoyl Isethionate), guztiz naturala eta biodegradagarria. Beren ustez garbitzailerik onena da, esterifikazio bidez lortua eta sulfatorik gabea.

OHARRA: Inuitek fabrikatzeari utzi dio, eta baliteke #7aren izakinik ez izatea; baina propietate berdinak dituzten Kia Oraren  ROSMARIN (kontsultatu hemen) edo CUBANO (kontsultatu hemen) xanpuak eskaini diezazkizukegu.

Agortuta

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Usain leuneko xanpu honek ilea kontu handiz garbitzen du, eta bolumena oso nabaria da! Nik ile fina dut, baina ugaria, eta Inuit etxeko #7ak gustuko dudan lodiera eta mugimendua gehitzen dit.

Normalean, xaboialdi bat baino ez dut egiten (arrazoiren batengatik ohi baino zikinagoa eduki eta bi garbiketa behar baditut salbu), nire gusturako ilea politagoa geratzen zaidalako garbiketa bakar baten ondoren. Aparra lortzeko, beraz, ilea eta xanpua oso ondo hezetzen ditut, pastilla zuzenean ilearen gainean aplikatuz. Eta oso ondo moldatzen naiz!

Inuiten Volumen-ek oso mugimendu polita ematen dio nire adatsari, baita iraunkorra ere. Hala ere, nire kasuan, zaila egiten zait bigarren egunetik aurrera lehen egunean izan dudan sentsazio bera errepikatzea, ilearen bolumena nabarmen jaisten baita. Inuiten xanpu natural honekin ere gertatu zait, nahiz eta beste produktu batzuek baino askoz hobeto jokatu duen. Bigarren egunean, nire ileak mugimenduarekin jarraitu du eta iraunkortasun sentsazioa izan dut. Ile lodiagoa duzuenok, bigarren eta hirugarren egunetan bolumena ere nabarituko duzue zuen ilean, eta, seguru asko, lehen eguneko sentsazio iraunkor berberekin. Gozatu esperientziaz!

Inuit-ek eskuz egiten ditu bere xanpu naturalak. Laborantza ekologikoko landare-olioak erabiltzen ditu, hotzean egindako lehen presiokoak eta horri esker, bere propietate guztiak mantentzen ditu, aldi berean, ingurumena errespetatzen duelarik.

Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Osagaiak

Sodium Cocoyl Isethionate , Castor oil*, Triticum Vulgare Germ Oil *, Simmondsia Chinensis Seed Oil* , Kaolin-Illite , Inulin , Pelargonium Graveolens Oil* , Lavandula Angustifolia Oil*

*Laborantza ekologikoa

Erabiltzeko modua

Ilea oso ondo hezetu, xanpua busti eta ondoren beheranzko mugimenduak egin burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.

Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Gluten free
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free