Partekatu

#4 Fortalecedor xanpua. Inuit-en Ricino y Keratina, 90 g
Partekatu

12,95

Indar eta nutrizioaren beharra duten ileentzat dago pentsatuta Inuit-en #4. Helburu horrekin, hiru osagai oso ahaltsu elkartu dira, hala nola maka-estraktua hazkuntza suspertzeko, errizino-estraktua hidratatzeko eta keratina begetala loditasuna emateko. Xanpu natural honek, gainera, izpiliku eta erromero-olio esentzialak ditu, ilea indartzeko propietateak dituztenak.

Bere xanpuak egiteko, Inuit-ek kokotik eratorritako tentsioaktibo bat erabiltzen du (Sodium Cocoyl Isethionate), guztiz naturala eta biodegradagarria. Beren ustez garbitzailerik onena da, esterifikazio bidez lortua eta sulfatorik gabea.

OHARRA: Inuitek fabrikatzeari utzi dio, eta baliteke #4ren izakinik ez izatea; baina propietate berdinak dituen Kia Oraren  ROSMARIN  xanpua eskaini diezazukegu. Kontsultatu hemen

Agortuta

SKU: M0045 Categories: , , , ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Inuit-en Fortalecedor hau oso lagungarri gertatuko zaio zure adatsari une zailenetan, udazkenean adibidez. Zure ilea berritzeko, baliteke xanpu natural honek eman diezazukeenaren antzeko laguntza behar izatea, aliatu bikaina!

#4-k aroma leuna du, eskuzabala da aparrean eta gozotasunez desegiten da. Emaitza benetan positiboa da: itxura sendo eta osasuntsua duen ile aske eta distiratsua.

Inuit-ek eskuz egiten ditu bere xanpu naturalak. Laborantza ekologikoko landare-olioak erabiltzen ditu, hotzean egindako lehen presiokoak eta horri esker, bere propietate guztiak mantentzen ditu, aldi berean, ingurumena errespetatzen duelarik.

Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Osagaiak

Sodium Cocoyl Isethionate , Helianthus Annuus, Emblica Officinalis ,Castor oil* , Sesamum indicum Seed Oil ,Aqua, Glycerin, Lepidium Meyenii Root Extract, Thymus vulgaris Oi ,Water, Hydrolyzed Wheat Protein, Leuconostoc/Radish Root Ferment Filtrate , Inulin , Lavandula Angustifolia Oil*, Rosmarinus officinalis*

*Laborantza ekologikoa

Erabiltzeko modua

Ilea oso ondo hezetu, xanpua busti eta ondoren beheranzko mugimenduak egin burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.

Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Beganoa
Cruelty free
Gluten free
Zero waste
Pack birziklagarria