Banburen sisal-zorrotxoa
3,95€
Banburen sisal-zorrotxoa zure kosmetika solidoarentzat osagarri ezin hobea da. Gorputzeko esfoliatzaile oso leuna da, eta, gainera, zure solidoak mantentzeaz gain, garraiatzeko aproposa da ere.
Zure xanpuak, xaboiak eta egokitzaileak behar bezala lehortu eta egoera onean mantenduko dira, bai etxean baita joan-etorrietan. Eta zure azala osasuntsu egongo da sisalari esker, zure gorputza leun-leun esfoliatuko duen zuntz naturala.
Zorrotxo honen neurria 13,5 x 9,5 x 0,5 cm da.
In stock
Gure gorputza zaintzeko, gure kosmetika solidoa garraiatzeko eta haren iraupena luzatzeko, osagarri ezin hobea da! Gure xaboiak, xanpuak eta ile-egokitzaileak laztantzeko pentsatuta dago, sisala esfoliatzaile bikaina izateaz gain solidoak lehortzeko ere zinez mesedegarria baita.
Dakigun bezala, oso garrantzitsua da kosmetiko solidoak ondo sikatzea, eta zorrotxo hau erabiliz, haiek lehortzeko eta bidaiatzeko osagarri txit aproposa izango duzu 🙂
Gogoratu dutxa hartu ondoren hezetasunetik urrun zintzilik utzi behar duzula, zure solidoen iraunkortasuna areagotzeko 😉
Ur hotzarekin garbi ezazu, nola eskuz hala garbigailuz.
Sisal-zuntz naturalak