Terai-ren bizarra kentzeko Activación Sólida xaboia, 80 ml
11,00€
Bizarra brotxaz egiteko xaboi hau apardun eta leuna da. Koko eta oliba olioak dira Activación Sólida-ren protagonistak, lehen mailako bikotea azala elikatuta eta polita izateko.
Bizarra kentzeko erritualaz gozatuko duzu, eta, gainera, azal leun eta osasungarria izango duzu!
In stock
Activación Sólida-k hasiera-hasieratik liluratu du nire bikotekidea. Berak hainbat aukera probatu zituen, baina Terai-ren bizarra kentzeko xaboi hau izan zen irabazlea!
Brotxa bustitakoan, xaboia igurtzi, eta apar asko lortuko dugu. Oinarrizko alderdia da hori bizarra gustura mozteko 🙂
Beste alderdi garrantzitsu bat bizarra egiteko xaboi honen osaera da; izan ere, koko eta oliba olioa, beren propietate leungarri eta lasaigarriekin, bikote ezin hobea dira azal osasungarri eta ederra izateko!
Activación Sólida-ren aroma oso sotila baina atsegina da. Koko-olioaren usain inguratzailea oliba-olioarenaren gainetik gailentzen da, sinergia ona lortzen dutelarik.
Potassium Stearate, Potassium Cocoate*, Potassium Oleate*, Aqua (water), Glycerin*.
* Jatorri ekologikoko osagaia.
Busti brotxa eta igurtzi xaboia energiaz, nahi den aparra lortu arte. Homogeneoki aplikatu desiratutako eremuan, aldez aurretik busti ondoren.