Partekatu

Banbu-ren Moso banbuzko ilerako eskuila biribila
Partekatu

12,50

Banbu-ren ilerako eskuila biribilaren ezaugarriei esker,  ile distiratsu eta osasuntsuaz gozatuko duzu, Zero Waste eran gainera. Erabat biodegradagarriak diren Moso Banbu-zura eta kautxu naturalez egina, oso errespetuzkoa da ilearen zuntzarekin, eta benetan onuragarria zure adatsarentzat: ile ez hain laztua eta leuna lortuko duzu, otzanaz gain.

Akabera biribildua duten hortzek zure ilearen gantza naturala banatzen lagunduko dizute, eta babestu eta argitasuna emango diote.

Banbu-ren ilerako eskuila biribila ere formatu karratuan dago; adats luzeenak laztantzeko edo diseinu hau gehiago gustatzen zaizuen ororentzat egokia.

In stock

SKU: M0054 Categories: , ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Material naturalez egindako deskorapilatzaile baten bila nenbilen, eta Banbu izan zen nire aukera!

Esan behar dizuet aspalditik erabiltzen nenbilela plastikozko ile-eskuila deskorapilatzailea, harekin esperientzia oso ona izan nuelarik. Nire adatsa mehea da, baina ugaria eta sarritan korapilo asko egiten zaizkit. Beraz, oso neketsua da desegitea, eta berariazko eskuila deskorapilatzaileekin (baina ez iraunkorrekin) aurkitu nuen konponbidea… Baina, noski, ingurumena zaintzen ez zuen aukera bat zen (ezta nire ilea ere ez) eta, beraz, hurbileko aukera ekologikoak bilatu nituen. Halaxe aurkitu nuen Banbu-ren ile-eskuila hau 🙂

Esan behar dut adats-eskuilaren kontzeptua desberdina dela natural hau erabiltzen dudanetik. Lehen presaka eta momentuaz gozatu gabe egiten nuen. Banbu-ren eskuilak, ordea, ez dit azkar egiten uzten, tiraldiekin sufrituko nukeelako, baina, bestalde, deskorapilatzearen esperientziaz gozarazten dit. Ile-eskuilaren hortzek nire adatsa laztantzen dutela eta onura egiten diotela sentitzea oso lagungarria da. Oso pozik nago nire ilea nola zaintzen dudan sentitzen, eta, gainera, apaingarria da, zure bainuari ukitu naturala emango diona!

Adats-eskuila egiteko erabiltzen den zura, Moso banbua, aukerarik iraunkorrenetako bat da; azkar hazten delako, ur gutxi behar duelako eta zuhaixka denez ez delako ebaki behar. Banbu mota hau ez da panda hartzak elikatzeko erabiltzen duen barietatea, eta ongarriztatze eta pestizida artifizialik gabeko landaketetatik datorrela ere ziurtatzen du Banbu-k.

Banbu-ren ile-eskuilak benetan seguruak eta gogorrak dira. Mantentze-lan egokiak eginez gero, denbora luzez iraungo dizu. Dena den, bere bizitza baliagarriaren amaiera heltzean, erabat biodegradagarriak diren Banbu-ren ile-eskuilak birziklatzeko, kanpoko kartoi birziklatuzko kaxa edukiontzi urdinean, zura hondakin organikoen edukiontzian eta kautxu naturala edukiontzi grisean sartuko ditugu.

Materiala

BanbuMoso zura eta kautxu naturala

Mantentze-lanak
  • Gomendagarria da hortzetan geratzen diren ileak kentzea, haien higienea mantentzeko eta mugimendu egokia oztopa ez dezaten.
  • Garbitzean, utzi lehortzen hezetasunetik urrun eta oso leku aireztatuan.
  • Banbuak hezetasuna oso ondo jasaten badu ere, gainazal bustien gainean kontaktu jarraitua eragotzi.
Ziurtagiriak eta zigiluak
Beganoa
Cruelty free
Gluten free
Zero waste
Pack birziklagarria