Palombella-ren ile lehorretarako egokitzaile solidoa, 55 g
12,50€
Ile lehorretarako egokitzaile honek, kakao-gantza protagonista duela, ilea apaintzen laguntzen du, nutrizio-premia izanez gero. Ile leun, distiratsu eta berritua nabarituko duzu.
Macadamia intxaur olio eta almendrena bezalako bere osagai berezi eta ekologikoek propietate konpontzaile eta indargarriak ematen dizkiote. Palmarosa olioak, gainera, efektu birsortzailea eransten dio eta pantenol-ak azken ukitua ematen dio akabera leun eta distiratsuarekin.
In stock
Muxuren esperientzia oso ona izan da! Alde batetik, ile kizkurra eta hidratazio normalaren beharra duen Gemma oso pozik geratu da emaitzarekin. Adats leuna nabaritu du eta erraz orraztu ahal izan du.
Teresak, ordea, ile luze eta lehorra nabaritu du azkenaldian, eta ekintza konpontzaile bila dabil. Palombella-ren ile lehorretarako egokitzaile honek eskakizun horiek guztiak bete ditu eta orrazten lagundu dio. Ileak itxura osasuntsua eta polita du 🙂
Egokitzaile honek, osagai natural guztien sinergiagatik, belar-usain leuna du eta izpilikuaren usaina nagusitzen dela esango nuke.
Egokitzailearen kono moztu forma oso ergonomikoa da irristatzeko orduan. Aplikazioa ez da ile-egokitzaile likidoaren berdina, eta, alde horretatik, beharbada aplikatzen ari garen kantitateaz jabetzen ez garenez, behar baino gehiago jartzen dugu. Horregatik, komenigarria da sentsazioak probatzea eta egiaztatzea, zure adatserako dosi egokia lortzeko. Dena den, egokitzaile oso iraunkorra da, kantitate txikiarekin nahikoa izango baitugu.
theobroma cacao seed butter*, cetearyl alcohol, glyceryl stearate, macadamia ternifolia seed oil*, prunus amygdalus dulcis oil*, cetearyl olivate, sodium lauroyl glutamate, stearic acid, sorbitan olivate, aqua, coco-glucoside, cymbopogon martini herb oil*, lavandula angustifolia oil*, panthenol, geraniol**, linalool**, ci 77491, kaolin, tocopheryl acetate, limonene**
*osagai ekologikoa
**modu naturalean egoten da olio esentzialetan
Busti egokitzailea eta ile garbitu berrian, irristatu ile-egokitzailea erditik puntara, bukaeran behin eta berriz errepikatuz. Emaitza ona lortzeko, ondo banatu behar da, ile-xerloak hartu eta aplikatuz, eta bukatzeko, masajeak eman sakabanatzen amaitzeko.
Azkenik, utzi pare bat minutuz eta uretan eragin.