Partekatu
Mota guztietako azaletarako, gorputz-higiene sorta jasangarria

Mota guztietako azaletarako, gorputz-higiene sorta
Partekatu

35,70

Azal mota guztietarako den gorputz-higiene sorta honek, osagai hauek ditu:

  • Banbu-ren So Fresh desodorantea kreman, 60 g
  • Kia Ora-ren Indo, bolumena indartzeko xanpua, 85 g
  • Kia Ora-ren Rosas y Té Blanco artisau-xaboia, 100 g

Banbu-ren So Fresh desodorantea kreman, 60 g

Fresko eta garbi sentiaraziko dizun Banbu-ren So Fresh desodorante ekologikoa, zure eguneroko higienerako aliatu natural jasangarria da. Osagaien artean ez duzu aluminioaren deribaturik aurkituko, ezta alkohol ez-naturalik ere; baina bai bakterioen kontrako propietateak, mikrozirkulazio estimulatzaileak eta usain zitrikodun limoi, zitral, erromero eta pachuli olioak.

Formularen oinarria buztin zuria, sodio bikarbonatoa eta zink oxidoek osatzen dute. Hiru osagai horiek gehiegizko hezetasuna kontrolatzen eta usain txarra saihesten lagunduko dizute. Gainera, koko-olioari eta arroz-argizariari esker, oso itsaskor eta leuna da; propietate oso elikagarri eta konpontzaileak dituelarik.

Lata-ontzi berrerabilgarrian jarrita datorren Banbu-ren desodorante ekologiko hau Cosmos Natural-ek ziurtatzen du, Cosmos Standard ildo nagusiaren arabera.

Kia Ora-ren Indo, bolumena indartzeko xanpua, 85 g

Kia Ora-ren Indo, bolumena nahi duten ileei zuzenduriko xanpu solido naturala da. Tulsi-hautsek, macadamia intxaur-olioa eta mango-gurinarekin batera, bolumen handia emango dizun formula lasaigarri, hidratatzaile eta birsortzaile honen osagai-multzo nagusia osatzen dute. Indo-ren pomelo-olioak adatsa egoera onean mantentzen lagunduko dizu, baita haren hazkuntza sustatzen ere.

Kia Ora-ren kosmetiko begano eta zero hondakin guztiak bezala, artisau-eran egina dago, eta kalitate goreneko olio esentzial eta landare-olioekin.

Kia Ora-ren Rosas y Té Blanco artisau-xaboia, 100 g

Kia Ora-ren Rosas y Té Blanco, gorputzeko higienea modu osasungarrian zaintzeko xaboi natural eta leuna da.

Edozein larruazalatan da egokia, nahiz sentikorra, lehorra, normala, mistoa edo koipetsua izan.

Oliba eta koko-olioak, mosketa-arrosa, damaszena-arrosa eta te zuriarekin konbinatuta, aliantza antioxidatzaile ona osatzen dute, azala elikatua eta elastikoa egon dadin. Arrosa-makilaren olio esentzialak borobiltzen du xaboi honen formulazioa, bere ezaugarri sendagarri eta orbaintzaileekin.

Kia Ora-ren xaboi guztiak bezala, eskuz egiten da, hotzean, oinarri gisa oliba-olio birjina eta kalitate goreneko landare-olioak erabiliz.

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Banbu-ren So Fresh desodorantea kreman, 60 g

Banbu-ren So Fresh desodorantea jartzea freskotasun ukitua bezalakoa da zure besapearentzat 🙂 Garbi usaina nota zitrikoekin, aroma benetan freskoa.

Krema-desodoranteak lehen erabileratik maitemintzen zaitu! Testuragatik eta aplikatzeko erosotasunagatik gustatuko zaizu. Oso modu eraginkorrean jokatzen du, eta zure besapearentzat laztan leuna da. Haren aktibo naturalek usain txarra neutralizatzen dute, baina poroak oztopatu gabe. Hori dela eta, So Fresh-ek galtzarbe osasungarri batez gozatzeko aukera emango dizu.

“Erabiltzeko modua” atalean, oso erraza izan arren, behar bezala erabiltzeko informazio erabilgarria aurkituko duzu ere. Desodorante oso iraunkorra da, aplikazio bakoitzean kantitate gutxi erabili beharko baita. Oso erraz zabaltzen da eta dena oso erraz jartzen dizu zinez :))

So Fresh desodorantea infinituki birziklagarria den lata-ontzi batean dator, eta bizitza baliagarriaren amaieran edukiontzi horian bota beharko duzu.

 

Kia Ora-ren Indo, bolumena indartzeko xanpua, 85 g

Indo Neroli-ren proposamen berritua da, formulazio oso hobetuarekin gainera 🙂 Zure ileak berariazko premiarik ez badu, baina melena osasungarria eta bolumenezkoa erakutsi nahi baduzu, xanpu egokia aukeratu duzu!!!

Nire lagun Gemmak uste du Indok bere kizkurrak goresten dituela eta bolumena ematen diola, distira ikusgarria izateaz gain. Apartsua da eta ile polit batez gozatzen du zenbait egunez. Hori bai, frizz-a izateko joera baduzu, agian hobe Mambo xanpua aukeratzea edo txandakatzea.

Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Kia Ora-ren Rosas y Té Blanco artisau-xaboia, 100 g

Xaboi hau hartu eta usaintzea benetako oparia da! Kia Ora-ren Rosas y Te Blanco-k lehen unetik aroma leuna eta delikatua eskaintzen digu.

Erabiltzean, apurka-apurka desegiten doa eta goxotasun handiz sakabanatzen da, une oro usain atsegin hau lagun dugularik.

Xaboiaren erabilpenarekin izan dudan esperientziari dagokionez, oso errez lortu dut aparra eta dutxatu ondoren nire azala osasuntsu eta hidratatua agertu da.

Laztan fin eta oso atsegina izan da!

Gogoan izan xaboi solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Osagaiak

Banbu-ren So Fresh desodorantea kreman, 60 g

Sodium Bicarbonate, Cocos Nucifera Oil*, Coco-Caprylate/Caprate, Oryza Sativa Bran Wax, Kaolin, Zinc Oxide, Cetyl alcohol, Glyceryl Stearate Citrate, Glyceryl Stearate, Zinc Ricinoleate, Pogostemon cablin leaf oil, Rosmarinus officinalis Leaf Oil, Citrus Aurantifolia Oil, Carthamus Tinctorius Flower Powder, Spirulina Maxima Powder, Tocopherol, Aqua, Glycine Soja Oil, B-sitosterol, Squalene, Cananga Odorata Flower Oil, Limonene**,  Citral**,  Linalool**, Benzyl benzoate**, Geraniol**, Benzyl salicylate**, Farnesol**, Eugenol**.

(*) Osagai ekologiko ziurtatua.

(**) Olio esentzial edo lurrinetan dagoen osagai naturala.

 

Kia Ora-ren Indo, bolumena indartzeko xanpua, 85 g

Sodium Cocoyl Isethionate (Coco/Coconut), Water (Agua de Manantial/Spring Water), Macadamia Integrifolia (Macadamia) Seed Oil, Ocimum tenuiflorum (Tulsi) Leaf Powder *, Moroccan Lava Clay (Arcilla Rhassoul/Rhassoul Clay), Lactic Acid (Ácido Láctico), Aroma, Citrus Paradisi (Pomelo/Grapefruit) Peel Oil, Citrus Aurantifolia (Lima/Lime) Peel Oil, Mangifera Indica (Mango) Seed Butter, Ocimum Basilicum (Albahaca/Basil) Oil, Pogostemon Cablin (Pachuli/Patchouli) Leaf Oil, Commiphora Myrrha (Mirra) Oil, Limonene**, Linalool**, Benzyl Benzoate**, Citral**

* Laborantza ekologikokoa

** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira

Kia Ora-ren Rosas y Té Blanco artisau-xaboia, 100 g

Olea Europaea (Oliva Virgen Extra/Extra Virgin Olive) Fruit Oil*, Water (Agua de Manantial/Spring Water), Rosa Damascena (Rosa /Rose) Oil*, Cocos Nucifera (Coco/Coconut) Oil*, Sodium Hydroxide (Hidróxido de Sodio), Butyrospermum Parkii (Karité/Shea) Seed Butter, Camelia Sinensis (Té blanco/White Tea) Oil, Aniba Rosaeodora (Palo Rosa/Rosewood) Oil, Sodium Lactate (Lactato de sodio), Rosa Canina (Rosa mosqueta/Rosehip) Seed Oil*, Aroma, Pogostemon Cablin (Pachuli/Patchouli) Leaf Oil, Rosa Damascena (Rosa/Rose) Buds, Linalool**

* Laborantza ekologikokoa

** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira

Erabiltzeko modua

Banbu-ren So Fresh desodorantea kreman, 60 g

Hartu hatzarekin geruza mehe bat eta besape garbi eta lehorraren gainean, zabaldu masajea emanez erabat xurgatu arte.

Leku fresko eta lehorrean gordetzea komeni da, bero-iturrietatik urrun eta hezetasunetik babestuta.

 

Kia Ora-ren Indo, bolumena indartzeko xanpua, 85 g

Ilea oso ondo hezetu eta ondoren egin beheranzko mugimenduak pastilarekin, burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.

Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.

 

Kia Ora-ren Rosas y Té Blanco artisau-xaboia, 100 g

Busti xaboia eta eman zuzenean gorputzean edo belaki batekin.

Badaezpadako neurriak

Banbu-ren So Fresh desodorantea kreman, 60 g

  • Ez ukitu begiak, mukosak ezta zauri irekiak ere. Begiak ukituz gero, ur ugariz garbitu.
  • Itxaron 24 ordu gutxienez depilatu ondoren
  • Ez da komeni hiru urtetik beherakoetan aplikatzea
  • Ez irentsi!
Ziurtagiriak eta zigiluak
Beganoa
Cruelty free
Gluten free
Zero waste
Pack birziklagarria