Kia Ora-ren Indo, bolumena indartzeko xanpua, 85 g
15,90€
Kia Ora-ren Indo, bolumena nahi duten ileei zuzenduriko xanpu solido naturala da. Tulsi-hautsek, macadamia intxaur-olioa eta mango-gurinarekin batera, bolumen handia emango dizun formula lasaigarri, hidratatzaile eta birsortzaile honen osagai-multzo nagusia osatzen dute. Indo-ren pomelo-olioak adatsa egoera onean mantentzen lagunduko dizu, baita haren hazkuntza sustatzen ere.
Kia Ora-ren kosmetiko begano eta zero hondakin guztiak bezala, artisau-eran egina dago, eta kalitate goreneko olio esentzial eta landare-olioekin.
In stock
Indo Neroli-ren proposamen berritua da, formulazio oso hobetuarekin gainera 🙂 Zure ileak berariazko premiarik ez badu, baina melena osasungarria eta bolumenezkoa erakutsi nahi baduzu, xanpu egokia aukeratu duzu!!!
Nire lagun Gemmak uste du Indok bere kizkurrak goresten dituela eta bolumena ematen diola, distira ikusgarria izateaz gain. Apartsua da eta ile polit batez gozatzen du zenbait egunez. Hori bai, frizz-a izateko joera baduzu, agian hobe Mambo xanpua aukeratzea edo txandakatzea.
Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!
Sodium Cocoyl Isethionate (Coco/Coconut), Water (Agua de Manantial/Spring Water), Macadamia Integrifolia (Macadamia) Seed Oil, Ocimum tenuiflorum (Tulsi) Leaf Powder *, Moroccan Lava Clay (Arcilla Rhassoul/Rhassoul Clay), Lactic Acid (Ácido Láctico), Aroma, Citrus Paradisi (Pomelo/Grapefruit) Peel Oil, Citrus Aurantifolia (Lima/Lime) Peel Oil, Mangifera Indica (Mango) Seed Butter, Ocimum Basilicum (Albahaca/Basil) Oil, Pogostemon Cablin (Pachuli/Patchouli) Leaf Oil, Commiphora Myrrha (Mirra) Oil, Limonene**, Linalool**, Benzyl Benzoate**, Citral**
* Laborantza ekologikokoa
** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira
Ilea oso ondo hezetu eta ondoren egin beheranzko mugimenduak pastilarekin, burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.
Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.