Partekatu
Banbu-ren Silver Touch desodorantea kreman

Iraupen luzeko azal sentiberentzat Banbu-ren Silver Touch desodorantea kreman, 60 g
Partekatu

16,95

Larruazal sentikorrentzat eta haurdunentzat egokia den Silver Touch desodorante ekologikoa kreman, zure eguneroko higienerako aliatu natural, jasankor eta iraunkorra da. Esan agur izerdiaren usain txarrari!

Osagaien artean ez duzu aluminioaren deribatu, alkohol etiliko, olio esentzial edota bikarbonatorik aurkituko; bai, ordea, azal sentikorrentzako zilar-mikropartikula ekologikodun formula adimendun bat. Bere zilar-ioiek 24 orduz baino gehiagoz babesten dituzte axilak usain txarretik eta narritaduretatik!

Lata-ontzi berrerabilgarrian jarrita datorren Banbu-ren desodorante ekologiko hau Cosmos Natural-ek ziurtatzen du, Cosmos Standard ildo nagusiaren arabera.

In stock

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Aurkikuntza bikaina Banburen Silver Touch desodorantea!!! Larruazal sentikorrentzako aukera gisa erabiltzen hasi nintzen, baina ez nintzen ohartu bere “super desodorante” ezaugarriaz. Konturatu nintzen ez nuela izerdi kiratsik sumatzen, eta orduan formula adimendun honen boterea deskubritu nuen. Benetan ikusgarria!!!

Zilar-ioi ekologikoak mikrobioen aurkako agente indartsuak dira eta desodoranteen beste osagai ez-osasungarri batzuk ordezka ditzakete, hala nola aluminioa. Zilarrezko mikropartikula horiek dira, hain zuzen ere, Silver Touch-en osagai nagusia 🙂

Desodorantea kreman leku guztietara eramateko eta aplikatzeko oso erosoa da. Apartekoa da, larruazal sentikorrenetarako pentsatua dagoelako; hala nola nerabeen besaperik gazteenentzat eta haurdunentzat. Lur orotako ibilgailu fina benetan, supereraginkorra :)))

“Erabiltzeko modua” atalean, oso erraza izan arren, behar bezala erabiltzeko informazio erabilgarria aurkituko duzu ere. Desodorante oso iraunkorra da, aplikazio bakoitzean kantitate gutxi erabili beharko baita. Oso erraz zabaltzen da eta dena oso erraz jartzen dizu zinez :))

Silver Touch desodorantea infinituki birziklagarria den lata-ontzi batean dator, eta bizitza baliagarriaren amaieran edukiontzi horian bota beharko duzu.

Osagaiak

Hydrogenated Ethylhexyl Olivate, Cocos Nucifera Oil*, Coco-Caprylate/Caprate, Kaolin, Oryza Sativa Starch, Oryza Sativa Bran Wax, Zinc Oxide, Cetyl alcohol, Butyrospermum Parkii Butter, Hydrogenated Castor Oil, Glyceryl Stearate, Glyceryl Stearate Citrate, Parfum, Silver, Tocopherol, Glycine Soja Oil, B-sitosterol, Squalene.

(*) Osagai ekologiko ziurtatua.

Erabiltzeko modua

Hartu hatzarekin geruza mehe bat eta besape garbi eta lehorraren gainean, zabaldu masajea emanez erabat xurgatu arte.

Leku fresko eta lehorrean gordetzea komeni da, bero-iturrietatik urrun eta hezetasunetik babestuta.

Badaezpadako neurriak
  • Ez ukitu begiak, mukosak ezta zauri irekiak ere. Begiak ukituz gero, ur ugariz garbitu.
  • Itxaron 24 ordu gutxienez depilatu ondoren
  • Umeengandik urrun gorde
  • Ez da komeni hiru urtetik beherakoetan aplikatzea
  • Ez irentsi!
Ziurtagiriak eta zigiluak
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Eko kosmetika
Beganoa
Cruelty free
Gluten free