Partekatu

Kotoi gordineko Ecotonet-en aurpegiko diskoak, 3 ale
Partekatu

15,00

Aurpegiko diskoak, makillajea gozotasunez kentzeko!

Bi aurpegi dituzte: bata eskuoihal finekoa, sakon garbitzeko; bestea, leuna, begien ingururako.

Eskuz eginak, kotoi organikoarekin eta tindatu gabeak. 3 aledun latako kaxa batean saltzen dira eta 8 zentimetro inguruko diametroa neurtzen dute.

In stock

SKU: M0014 Categories: , ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Aurpegiko disko hauek aurkikuntza handia izan dira niretzat! Aspaldian nenbilen horrelako aukera jasangarri baten bila, eta azkenean aurkitu dut!

Makillajea kentzeko edo tonikoa emateko erabili eta botatzeko kotoiak erabiltzen ditugunean, oso laztan atsegina sentitzen dugu gure azalean. Gozatzeko unea izaten da, ezta? Ba horixe bera nahi dut nik ere disko berrerabilgarriekin! Eta, benetan, Ecotonet-en kotoizko disko gordin hauek aukera jasangarri oso onak dira.

Aurpegiko disko hauek bi aurpegi dituzte. Eskuoihalaren aurpegia, bestea bezain leuna ez izan arren, oso atsegina da. Larruazal fin eta sentikorra daukat, baina azala gozotasun handiz garbitzen dit.

Beste aldea oso leuna da eta makillajea begietatik eraginkorki kentzen du. Belusaren ukimenarekin aldera nezake, plazer handia!

Ecotonet-en diskoak latako kaxetan datoz. Berrerabili daitezkeen ontziak dira, eta, gainera, bigarren erabilerarik aurkituko ez bagenio,birzikla daitezke. Erraz garbitu daitezke, eta 40 gradurainoko tenperaturak onartzen dituzte.

Materiala

% 100 kotoi organikoa

Erabiltzeko modua

Lehen aldiz erabili aurretik garbitzea gomendatzen da. Busti urarekin edo aurpegia garbitzeko produktuarekin, eta, ondoren, garbitu urez eta xaboi neutroz edo garbigailuan ahal dela 40 gradutan.

Ziurtagiriak eta zigiluak
GOTS (Global Organic Textile Standard)
Zero waste
Pack birziklagarria