Partekatu
Crema facial natural antiedad

Larruazal helduetarako Terai-ren Tierra Sabia aurpegiko krema, 50 ml
Partekatu

49,00

Krema hidratatzaile hau hidratazio eta nutrizio-behar handiz dauden larruazalak zaintzeko pentsatuta dago. Aldi berean, denboraren poderioz azalean agertzen diren seinaleez babesten du.

Jojoba eta macadamia olio ezinhobeak dira, aurpegi-krema bikain honen osagaien zerrenda hasten dutenak, indargarriak eta zaharkitzeari aurre egiteko propietateak dituztelarik. Bere formularen barne akzio suspertzaile eta indargarria gehitzen dioten olio esentzial eta landare-olioak ere baditu.

Tierra Sabiaren Bach loreek, gainera, bizitzan zehar eskuratutako jakinduriarekin harmonian bizitzen laguntzen dute.

Tierra Sabia 50 ml-dun banbuzko dosifikagailudun ontzi batean dator.

Agortuta

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Bizitzan ibilbide luzea egin duten azalek eskertuko duten krema da hau!

Testura ertaineko krema honek usain fuerte xamarra du baina ireki eta berehala jaisten da intentsitatea. Aroma oso atsegin eta naturala da halere eta nahiz testura ertainekoa izan, xurgatze azkarrekoa da. Belardiz inguratutako paraje eder batera garamatzala sentituko duzu!

Jojoba, makadamia, perilla eta borraja olioak zaharkitzeari aurre egiteko propietatedunak dira. Eta formularen lehen osagaietan olio hauek dira hain juxtu aurkitzen ditugunak. Horien eragina agerian geratzen da altxor hau egun batzuk erabili ondoren, azalean tinkotasuna nabaritu dut nabarmenki. Bestalde, Tierra Sabia-k efektu leuntzailea ere izan du nire azalean eta kolore osasuntsua berreskuratu du.

Egunez nahiz gauez erabili dezakegu, egokia izan daiteke bi erabileratarako. Oso gomendagarria “zerbait gehiago” behar duten azal horientzat!

Osagaiak

Aqua (Water), Simmondsia chinensis (Jojoba) Seed Oil*, Macadamia ternifolia (Macadamia) Seed Oil*, Perilla ocymoides Seed Oil*, Borago officinalis (Borage) Seed Oil*, Glyceryl Stearate**, Cetearyl Alcohol**, Calophyllum inophyllum (Tamanu) Seed Oil*, Glycerin*, Stearic Acid**, Sodium Lauroyl Glutamate**, Bacopa monnieri Leaf Extract*, Equisetum arvenses Leaf Extract*, Ginkgo biloba Leaf Extract*,  Melaleuca ericifolia Leaf Oil, Parfum***, Alcohol* (flores de Bach), Cetyl Alcohol**, Xanthan Gum (espesante de grado alimentario), Tocopherol (Vit. E), Maleated soybean Oil, Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Leaf Extract*, Benzoic Acid†, Sorbic Acid†, Dehydroacetic Acid†, Benzyl Alcohol†, Linalool††, Limonene††, Geraniol††.

 

* Jatorri ekologikoko osagaia.

** Landare-jatorriko emultsionatzailea.

*** Olio esentzial ekologiko eta ez-ekologikoen sinergia

Ecocert-ek onarturiko kontserbatzailea.

†† Olio esentzialen osagai naturala

Osagaien %99 jatorri naturalekoak dira.

Erabiltzeko modua

Kantitate txiki bat hartu eta zabaldu goizez edo/eta gauez azal garbian, masaje txiki eta leunak eginez.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Cruelty free
Gluten free
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa