Azal koipetsuentzako Karü-ren Nº3 mahats-hazia eta aloe vera dituen aurpegi-krema, 60 ml
20,90€
Karü-ren Nº3 azal koipetsuen zainketarako formulatua dago bereziki, bere eragin hidratatzaile eta erregulatzaileagatik nabarmenduz.
Mahats-pepita, jojoba eta argan-olioek krema honen sinergia nagusia osatzen dute, ezaugarri nutritibo, orekatzaile eta adinaren aurkakoekin baina larruazala koipeztatu gabe, eta aloe vera gelak bere onurak gehitzen ditu gainera aknedun azalen zainketa osasungarrirako.
Agortuta
Krema hau oso proposamen ona da aknea duten larruazal gazteentzat eta koipeztatu gabeko hidratazioa behar duten helduagoentzat!
Karüren Nº3ren gakoa mahats-pepita olioan dago, oso baliotsua mahatsaren hazi kopuru urriagatik. Osagai bikaina da aknea duten larruazalak, koipetsuak eta mistoak zaintzeko. Birsortzailea, hanturaren kontrakoa, antioxidatzailea… dira osagai honen ezaugarrietako batzuk.
Krema oso arina eta lasaigarria da, azalari koiperik ez emateko, baina bai hidratazioa eta erregulazio-ekintza bat; prezio oso egokiarekin gainera.
Beirazko ontzia eta etiketa aldagarria ere krema honen oso ezaugarri interesgarriak dira. Berrerabili eta bigarren erabilera baten aukera baimentzen du, Karü-k sustatzen duen Zero Hondakin filosofiari eta kosmetika kontziente baten kontsumoari jarraiki.
Aqua, Vitis vinifera oil*, Simmondsia chinensis seed oil*, Argania spinosa kernel oil*, Glycerin*, Rosa Damascena flower water*, Cetearyl Wheat Straw Glycosides (and) Cetearyl Alcohol, Aloe Vera leaf juice*, Tocopherol (vitamina E), Rosmarinus officinalis oil*, Lavandula angustifolia oil*, Benzyl alcohol, dehydroacetic acid, benzoic acid, sorbic acid, linalool**.
* Nekazaritza ekologiko ziurtatutik datorrena
** Olio esentzial naturaletatik datorrena
Goizez eta gauez eman aurpegi garbian, masaje leuna eginez.