Partekatu
Crema facial natural para piel normal y poros abiertos

Larruazal normal eta poro irekidunetarako Terai-ren Agua y Tierra aurpegiko krema, 50 ml
Partekatu

39,90

Agua y Tierra larruazal normalentzat krema hidratatzaile eta sendogarri ezin hobea da, baina baita azal mamitsu eta poro irekiak dituztenentzat ere.

Jojoba, tamanu eta albertxiko olioek hasten dute balioanitzeko krema honen osagaien zerrenda, bere akzio indargarri eta A bitaminaren hainbat propietatek Agua y Tierrari on egiten diotelarik. Zure azala hidratatuta eta elikatuta nabarmenduko da!

Agua y Tierra-ren Bach lore, olio esentzial eta estraktu ayurvedico-en sinergiak, gainera, lasaiago sentiarazten lagunduko zaituzte, eta zure azalak ongizatea transmitituko du.

Agua y Tierra 50 ml edukierako banbuzko dosifikagailudun ontzi batean dator.

In stock

SKU: M0013 Categories: , ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Agua y Tierra azal urtsu eta poro irekidunentzat pentsatua dagoen krema da eta beraz ez da nire azal motara egokitzen. Dena den, sentsazio oso onak izan ditut koipetsuagoa eta poroak gehiago nabarmentzen zaizkidan aldean, sudur aldean esaterako. Izan ere, azala oso leuna geratu zait, ukitzean setazko larruazala bailitzan!

Xurgatze azkarrekoa da eta usain oso atsegina du, gozo ukituarekin. Zentzuen eta azalaren gozamenerako pentsatua, krematsua eta aroma naturalduna da.

Osagaien hasieran dauden jojoba eta tamanu olioak, oso onuragarriak dira eta propietate ezberdin asko dituzte, esaterako zaharkitzearen aurkakoak direlako, baita granotxo eta inperfekzioei aurre egiteko gomendagarriak direlako ere. Oso aipagarria ere bai, krema honen osagai protagonisten artean dagoen albertxiko olioa, bere bitamina A kopuru altuari esker propietate asko gehitzen baitizkio formulazio honi: tonikoa, nutritiboa, leungarria, indargarria eta lasaigarria.

Ez da beraz, poro irekidun azaletara mugatzen den krema, ohiko azalek behar duten zainketarako ere pentsatua baitago Agua y Tierra, zahartzeari ere aurre egiten diolarik.

Osagaiak

Aqua (Water), Simmondsia chinensis (Jojoba) Seed Oil*,  Calophyllum inophyllum (Tamanu) Seed Oil*, Olea europaea (Olive) Fruit Oil*, Plukenetia volubilis Seed Oil*, Glyceryl Stearate, Cetearyl Alcohol, Stearic Acid, Sodium Lauroyl Glutamate (emulsionantes de origen vegetal), Bacopa monnieri Leaf Extract*, Parfum**, Cetyl Alcohol (emulsionante de origen vegetal), Melaleuca ericifolia, Alcohol* (flores de Bach), Xanthan Gum (espesante de grado alimentario), Tocopherol, Maleated soybean Oil, Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Leaf Extract*, Benzoic Acid, Sorbic Acid, Dehydroacetic Acid, Benzyl Alcohol (conservantes aprobados por Ecocert), Linalool***, Limonene***, Geraniol***.

* Jatorri ekologikoko osagaia.

** Olio esentzial ekologiko eta ez-ekologikoen sinergia

*** Olio esentzialen osagai naturala

Osagaien %99 jatorri naturalekoak dira.

Erabiltzeko modua

Kantitate txiki bat hartu eta zabaldu egunez edo/eta gauez azal garbian, masaje txiki eta leunak eginez.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Gluten free
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free