Orbandun larruazaletarako Terai-ren Sombras en las Montañas gaueko aurpegi-krema, 50 ml
49,00€
Sombras en las Montañas orbandun larruazalak osasuntsuki zaintzeko gaueko krema hidratatzailea da. Hidratazioa emango dizu, azala zainduko du eta larruazaleko orbanak arinduko ditu.
Arrosa mosketazko eta errizinozko olioak, formula honen osagai nagusiek, azalaren birsorkuntza eta hidratazioa errazten dute. Sombras en las Montañas gainera, apio, limoi eta azenario olio-esentzial substantzia ez pigmentatzaileekin biribilduta dago.
Bestalde, Bach loreen sinergiak iragana atzean utzi eta aro berri bati ekiten lagunduko digu.
Sombras en las Montañas 50 ml edukierako banbuzko dosifikagailudun ontzi batean dator.
In stock
Azalak izugarri eskertuko dizun krema hau, orbandun azalentzat pentsatua dago. Bere usaina, dituen osagai guztien bateratzeari esker, oso atsegina da, baita bere testura ere. Krema hau ukitu eta usaindu dudanean, berehala ohartu naiz aparteko kosmetiko bat dudala esku artean, asko zaindutako produktua.
Nire azalak atsegin handiz hartu du mantenugai edo nutriente guzti hauen fusioa. Xurgatze nahiko azkarrekoa da baina momentuaz gozatzen ere baimendu dit. Loditasun ertainekoa da eta testura leunekoa, zetazkoa bailitzan eta oso erraz sakabanatzen da. Esperientzia benetan atsegina da, azala zainketa bikaina jasotzen ari denaren sentipena dudalarik. Eta izan ere, hala da!
Orbanen intentsitatea jaisten lagundu dit eta nire azalak itxura osasuntsua du, kolore ona berreskuratuz. Krema honen bitartez, udan orbana gehiago irten daitezen ekiditzen ari gara ere. Izan ere, mosketa arrosa eta akain-belarraren fruituaren olioa, errizinoa, gailentzen dira bere osagaien artean eta orbanen intentsitatea jaisten laguntzen digute, beste onurez gain.
Jakin dezazuela, mosketa arrosa, lehen osagaien artean duguna, egiazki fotosentikorra dela eta beraz gauez erabiltzeko krema da Sombras en las Montañas. Gozatu ezazu!
Osagaiak
Aqua (Water), Rosa canina (Rosehip) Fruit Oil*, Ricinus communis (Castor) Seed Oil*, Glyceryl Stearate**, Cetearyl Alcohol**, Calophyllum inophyllum (Tamanu) Seed Oil*, Stearic Acid**, Sodium Lauroyl Glutamate**, Glycerin*, Cetyl Alcohol**, Mimosa tenuiflora Bark Extract*, Arctostaphylos uva ursi Leaf Extract*, Citrus limonum (Lemon) Peel Oil*, Parfum***, Alcohol* (flores de Bach), Xanthan Gum (espesant d’us alimentari), Tocopherol (Vit.E), Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Extract*, Benzoic Acid†, Sorbic Acid†, Dehydroacetic Acid†, Benzyl Alcohol†, Limonene††, Linalool††, Citral††, Geraniol††.
* Jatorri ekologikoko osagaia.
** Landare-jatorriko emultsionatzailea.
*** Olio esentzial ekologiko eta ez-ekologikoen sinergia
† Ecocert-ek onarturiko kontserbatzailea.
†† Olio esentzialen osagai naturala
Osagaien %99 jatorri naturalekoak dira.
Kantitate txiki bat hartu eta zabaldu gauez azal garbian, masaje txiki eta leunak eginez.