Partekatu
Crema facial nutritiva de jojoba i argán Nº5 de Karü, 60 ml

Jojoba eta argandun Karü-ren Nº5 aurpegi-krema nutritiboa, 60 ml
Partekatu

20,90

Karü-ren Nº5 larruazal mistoa egunez zaintzeko pentsatuta dago. Jojoba, hur eta argan olioak dira krema honen aliatu nagusiak, eta propietate hidratatzaileak, sendotzaileak, antioxidatzaileak eta adinaren kontrakoak ditu.

Eguzkitan jarriko diren azalentzat aproposa den krema hau, azenario landare-olioaren funtzio antioxidatzailea dela eta, udaberrirako eta udarako gomendatzen da bereziki.

Agortuta

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Azal mistoa dugunontzat eta aldi berean azala osasuntsu izan nahi dugunontzat, proposamen aparta da 🙂 Krema honek, arrazoizko prezioan eskuragarri eta osagai bikainez egina, behar dugun zainketa eskaintzen digu aurpegiko azala orekatu eta edertzeko.

Testura ertaineko krema da baina aldi berean erraz xurgatzen da eta horrek lana guztiz errazten du. Lore-usain leuna du eta oso aroma atsegina. Bere kolorea horixka denez, aurpegian gurina jartzera noala iruditu zait une batez, baina ez, krema honen koloreak ez du inondik ere errealitatea erakusten!

Begiradatxo bat bota diezaiogun bere formulaketari… Nº5-ren oinarrian dagoen jojoba olioak propietate interesgarri asko ditu. Horrek esan nahi du, besteak beste, orekatzeko, birsortzeko eta zaharkitzeari aurre egiteko ezaugarriak eskaintzen dizkiola krema honi, azenario olioarekin batera, antioxidatzaile paregabea delarik.

Bestalde, formulaketa honen barne aurkitzen diren argan eta hur olioek, ezaugarri interesgarriak gehitzen dizkiote Karü-ren Nº5-ri, oso nutritiboa delako lehena eta bigarrenak barneratzeko ahalmena duelako.

Beirazko ontzia eta etiketa aldagarria ere krema honen oso ezaugarri erakargarriak dira. Berrerabili eta bigarren erabilera baten aukera baimentzen du, Karü-k sustatzen duen Zero Hondakin filosofiari eta kosmetika kontziente baten kontsumoari jarraiki.

Egunez emateko pentsatuta dagoen krema da Karü-ren proposamen hau, eta gauez berriz, laborategi-denda berdinarena den Mosketa Arrosadun Krema Nutritiboarekin batera erabiltzeko, aparteko bikotea!

Osagaiak

Aqua, Simmondsia chinensis seed oil*, Corylus avellana seed oil*, Cetearyl Wheat Straw Glycosides (and) Cetearyl Alcohol, Rosa Damascena flower water*, Argania spinosa kernel oil*, Daucus carota sativa*, Helianthus annuus seed oil*, Glycerin*, Butyrospermum parkii butter*, Tocopherol (vitamina E), Lavandula angustifolia oil*, Citrus aurantium amara flower oil*, Benzyl alcohol, Dehydroacetic acid, Benzoic acid, Sorbic acid, linalool**, limonene**, geraniol**.

* Nekazaritza ekologikoaren ziurtagiria duten olioak

** Olio esentzial naturalak

Erabiltzeko modua

Goizez eman aurpegi garbian, masaje leuna eginez.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free
Gluten free
Zero waste