Partekatu
Crema facial nutritiva natural anti edad

Adinaren aurkako Karü-ren Nº1 mosketa arrosazko aurpegi-krema nutritiboa, 60 ml
Partekatu

22,90

Larruazal helduak osasuntsu agertzen laguntzeko dago pentsatuta Karü-ren Nº1. Azal mistoentzat den gaueko krema elikagarria da.

Macadamia eta mosketa arrosa olioak dira krema honen protagonistak, propietate elikagarri eta birsortzailedunak, baita xurgatze-azkarrekoak ere. Denboraren poderioz gure azalean agertzen diren seinaleez babesten gaituzte.

Jojoba-olioa ere Karü-ren Nº1 krema honen funtsezko osagaia da, azal mistoetarako egokia, eta kutisari efektu satinatua ematen diolarik.

Agortuta

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Larruazal mistoa izanik eta, aldi berean, azala osasuntsua izan nahi dugunontzat proposamen ezinhobea da! Gaueko krema honek, arrazoizko prezioan eta kalitate bikaineko osagaiekin, gure azala orekatu, elikatu eta edertzeko behar dugun sendabidea eskaintzen digu.

Testura ertain eta krematsuko krema da, baina aldi berean erraz xurgatzen da. Lore usain gozo apur bat bizia du baina atsegina. Esperientzia benetan atsegina da Karü-ren Nº1 aplikatzea, sentsazio onez betetzen gaitu 🙂

Oso formula osatua du makadamia, mosketa-arrosa eta jojoba olioekin, baita arrosa-makila, egiptoko geranio eta bestelako olio esentzialekin ere. Osagai horien guztien sinergia ekintza sendogarri, suspergarri, birsortzaile eta zimurren prebentzio ahalmenagatik nabarmentzen da. Opari bikaina!

Beirazko ontzia eta etiketa aldagarria ere krema honen oso ezaugarri interesgarriak dira. Berrerabili eta bigarren erabilera baten aukera baimentzen du, Karü-k sustatzen duen Zero Hondakin filosofiari eta kosmetika kontziente baten kontsumoari jarraiki.

Karü-ren Nº1 krema gauez emateko pentsatua dago, egunez etxe berdinekoa den Nº5 Crema Facial Nutritiva de Jojoba y Argán-ekin batera; lehen mailako bikotea!

Osagaiak

Aqua, Macadamia ternifolia seed oil*, Rosa rubiginosa seed oil*, Cetearyl Wheat Straw Glycosides (and) Cetearyl Alcohol, Rosa Damascena flower water*, Simmondsia chinensis seed oil*, Glycerin*, Butyrospermum parkii butter*, Tocopherol (vitamina E), Citrus aurantium amara flower oil*, Pelargonium graveolens, Aniba rosaeodora wood oil*, Boswellia thurifera, Commiphora myrrha, Citrus Aurantium leaf extract, Benzyl alcohol, dehydroacetic acid, benzoic acid, sorbic acid, limonene**, linalool**, geraniol**, citronellol**.

*Nekazaritza ekologikoaren ziurtagiria duten olioak

** Olio esentzial naturalak

Erabiltzeko modua

Gauez eman aurpegi garbian, masaje leuna eginez.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Beganoa
Cruelty free
Gluten free
Zero waste
Pack birziklagarria