Adinaren aurkako Karü-ren Nº2 azido hialuroniko eta Asiako zentelladun aurpegi-krema, 60 ml
30,90€
Larruazal helduei azala suspertzeko eta denboraren joanaren zeinuak atzeratzen laguntzeko pentsatuta dago Karü-ren Nº2. Haren eragin antioxidatzaile, hidratatzaile eta sendotzailea, zure azalean ikusi ahal izango da.
Argan eta makadamia olioek osatzen dute krema honen oinarria, zaharkitzearen aurkako propietate apartak baita hidratatzaileak ere dituelarik. Gainera, formula honen osagai nagusia landare-jatorriko azido hialuronikoa da, gure larruazalean berez dagoen karbohidratoa, baina helduaroan ekoizpena nabarmen gutxitzen duena eta hidratatzailea, elikagarria, birsortzailea, babeslea… da.
Asiar zentella estraktuak borobiltzen du egun eta gabeko krema honen formulazioa, zahartzearen aurkakoa eta baita suspergarria ere delarik.
Agortuta
Karü-ren krema hau zainketa intentsiboa eta hidratazioa behar duten larruazalentzat pentsatua dago. Osagai ahaltsuen arteko sinergia, zure azala intentsiboki konpondu eta elikatzeko, altxorra da!
Krema krematsua da, erraz xurgatzen dena, ukitzean oso atsegina. Asko gustatzen zait esku artean ukitzean, oso ondo atxikitzen da. Haren usainak zitrikoruntz jotzen du pixka bat; usain delikatua du, eta izpilikuaren presentzia nabaritzen da, ekintza lasaigarria duelarik.
Karü-ren Nº2 oso proposamen indartsua da. Nire azalak ez luke krema honek ematen duen bezain hidratazio bizia beharko, baina, nolanahi ere, nire aurpegiak osagaien sinergia bikain hori eskertzen duela nabaritzen dut. Benetan laguntzen du itzalitako larruak berpizten!
Beirazko ontzia eta etiketa aldagarria ere krema honen oso ezaugarri interesgarriak dira. Berrerabili eta bigarren erabilera baten aukera baimentzen du, Karü-k sustatzen duen Zero Hondakin filosofiari eta kosmetika kontziente baten kontsumoari jarraiki.
Aqua, Rosa Damascena flower water*, Argania spinosa kernel oil*, Macadamia ternifolia seed oil*, Glycerin*, Tricticum vulgare oil, Cetearyl Wheat Straw Glycosides (and) Cetearyl Alcohol, Butyrospermum parkii butter*, Helianthus Annus Seed Oil*, Vitis vinifera oil*, Centella Asiatica extract*, Hydrolized Hyaluronic Acid, Tocopherol (vitamina E), Pelargonium graveolens, Aniba rosaeodora wood oil*, Lavandula angustifolia oil*, Benzyl alcohol, dehydroacetic acid, benzoic acid, sorbic acid, limonene**, linalool**, geraniol**, citronellol**.
* Nekazaritza ekologiko ziurtatutik datorrena
** Olio esentzial naturaletatik datorrena
Goizez eta gauez eman aurpegi garbian, masaje leuna eginez.