Partekatu

Terai-ren Paseo Entre Algodones oin-krema, 100 ml
Partekatu

19,90

Oin lehor, oso lehor edo kongestionatuetarako bereziki aproposa den oin-krema hau, oso erraz zabaltzen da eta freskotasun-sentsazioa ematen du. Gozatu egingo duzu Paseo entre Algodones jartzen, testura ertaina duelako eta gainera azkar xurgatzen delako.

Bere osagaien artean aipatzekoak dira sesamo eta tamanu olioak, zirkulazioa suspertzen laguntzen dutenak eta mendazko olio esentzialarekin batera, oinen deskongestioarentzat mesedegarri direnak. Ahuakate-olioa oinentzat elixir bat den krema honen protagonista da ere, azalari efektu birsortzaile eta leungarria eransten diolarik.

Paseo Entre Algodones 100 ml-ko beirazko dosifikatzailedun ontzi batean dator.

In stock

SKU: M0003 Categories: ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Izenak dioen bezala, krema eman ondoren, badirudi oinak kotoi gainean dabiltzala! Imajinatuko zenuke une batez nolakoa litzatekeen hodeien gainean ibiltzea?! Paregabekoa, ezta?

Zergatik sentitu dut oinak kotoiaren gainean dabiltzala? Bada, oinak arinago sentitzen direlako eta azala zeta-ukituarekin! Sinestezina da hain azkar xurgatzen den krema batek distira hain iraunkorra ematea. Oinen freskotasun-sentsazioak, gainera, luze iraun du!

Esan behar dut hasiera batean, egia esan, Paseo Entre Algodonesek usain handia duela iruditu zaidala; baina berehala utzi diot sentsazio hori izateari eta haren ezaugarri holistikoen onurak gailendu dira.

Lehorren ditudan oin-zatiak hidratatuta ikusi ditut, eta aguakate-olioaren ezaugarriak nabarmentzen dira. Aguakate-olioak hainbat ezaugarri ditu, nahiz eta nagusiki zahartzearen kontrako produktuetan eta adatsean erabiltzen den. Olio hau oso egokia da larruazal lehor, pitzatu eta mingarrientzat ere, azala hidratatu eta elikatzen baitu.

Nire oinek merezi duten zainketa jaso dute!

Osagaiak

Aqua (Water), Sesamum indicum (Sesame) Seed Oil*, Persea gratissima (Avocado) Oil*, Calophyllum inophyllum (Tamanu) Seed Oil*, Glyceryl Stearate**, Cetearyl Alcohol**, Stearic Acid, Sodium Lauroyl Glutamate**, Cetyl Alcohol**, Parfum***, Potassium Sorbate†, Sodium Benzoate†, Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Leaf Extract*, Alcohol* (flores de Bach), Citric Acid, Citral††, Limonene††, Linalool††, Geraniol††.

* Jatorri ekologikoko osagaia.

** Landare-jatorriko emultsionatzailea.

***Olio esentzial ekologiko eta ez-ekologikoen sinergia

Ecocert-ek onarturiko kontserbatzailea.

††Olio esentzialen osagai naturala

Osagaien %99 jatorri naturalekoak dira.

Erabiltzeko modua

Kantitate gutxi hartu eta eztiki zabaldu, masaje txiki eta leunak eginez.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free
Gluten free
Haurdunak
Zero waste