Partekatu

Banbu-ren Old School bizar-aitzurra, Wood brotxa eta haien euskarria batera
Partekatu

45,00

Depilatu eta bizarra mozteko diren Old School bizar-aitzurra, Wood brotxa eta haien euskarriak osatzen duten tresna-multzoa da.

Banbu-ren Old School bizarra mozteko aitzurra Zero Waste tresna eraginkorra da bizarra ondo moztu edo depilatzeko. Paulownia-egurra eta kalitate oneko altzairu herdoilgaitzarekin egina dago. Old School oso erosoa eta leuna da. Orri bakarra eta orrazi itxia dituenez, ileak ez dira orrian geratzen, eta, gainera, larruazalean hobeto irristatzen dira, narritadura gutxiago eragiten dutelarik.

Banbu-ren bizarra moztu edota depilatzeko Wood izeneko brotxa hau, bestalde, Paulownia-zura eta kalitate oneko altzairu herdoilgaitzaz egina dago eta Kanekalon-ile beganoaz gain. Wood oso erosoa, arina eta oso onuragarria da, brotxa pasatzean esfoliazio fina ahalbidetzen duelako; bizarra hobeki eginez eta akabera iraunkorra lortuz. Kanekalon ile beganoa, jatorri sintetikokoa eta kalitate onekoa, gama altuko ileordeen ohiko materiala da. Oso leuna da, eta azkonarraren ilea dirudi, bizarra egiteko brotxentzat adatsik onena.

Bestalde, Old School-ek bizarra kentzeko esperientzia oso erosoa eta atsegina egiten du eta gainera, dituen material naturalez gozatuz. Bere kirtena Pauwlonia zurez egina dago ere.

Paulownia bizar-makinaren kirtena eta brotxaren oinarria egiteko erabiltzen den zura da aukerarik iraunkorrenetako bat. Banbua bezala, azkar hazi eta hezetasunarekiko erresistentzia handia duen espeziea da. Oso egokia da urarekin kontaktuan egon ohi diren produktuentzat, bizarra egiteko aitzurra eta brotxarentzat, esaterako! 🙂

Eta Banbu-ren zilarreztatutako altzairu-euskarriak, bizarra mozteko eta depilatzeko tresnak ordenatuta edukitzeko balio du; gainera, zure bainuari, ukitu dotorea ematen diolarik. Horrela, Old School makina eta Wood brotxa ondo lehortu eta egoera onean mantenduko dira.

Euskarri honek 155 mm-ko altuera du, 75 mm-ko oinarria eta 95 mm-ko goialdea.

Old School bizar-aitzurra, Wood brotxa eta haien euskarria bereizita eros ditzakezu gure dendan ere.

 

SKU: M0067 Categories: ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Ze osagarri politak! Euskarriaren zilar-koloreak ederki ematen du Banbu-ren egurrezko bizar-aitzurra eta brotxarekin, eta diseinu-ukitu bat ematen dio zure bainugelari, bere funtzionaltasuna ahaztu gabe.

Oso garrantzitsua da zure brotxa eta bizar-aitzurra lehortzea gorde aurretik. Euskarri hau erabiliz, lehortzeko lekurik egokiena izango dute eta ordenatua gainera 🙂

Wood brotxaren ilea oso leun eta gozoa da, eta nahiz eta klasikoak baino neurri handiagoa izan, benetan erabilgarria eta arina da. Apar asko egiten du gainera, bai depilatzeko Terai-ren Suavidad erabiliz, baita Terai-ren bizarra mozteko Activación Sólida erabiliz ere;  biak gure dendan eskuragarri dituzularik.

Kanekalon ile beganoa, jatorri sintetikokoa eta kalitate onekoa, gama altuko ileordeen ohiko materiala da. Oso leuna da, eta azkonarraren ilea dirudi, bizarra egiteko brotxentzat adatsik onena.

Paulownia bizar-makinaren kirtena eta brotxaren oinarria egiteko erabiltzen den zura da aukerarik iraunkorrenetako bat. Banbua bezala, azkar hazi eta hezetasunarekiko erresistentzia handia duen espeziea da. Oso egokia da urarekin kontaktuan egon ohi diren produktuentzat, brotxa eta bizarra egiteko aitzurrarentzat, esaterako! 🙂

Banbu-ren hiru osagarri hauek oso sendoak dira, eta mantentze-lan egokiak eginda, bizitza osoan gozatu ahal izango dituzue. Hala ere, bizitza erabilgarriaren amaiera iristen denean eta birziklatzeko, puntu berde batean utziko ditugu euskarria eta brotxa eta aitzurraren altzairu zatiak, eta hondakin organikoen edukiontzian egur zatiak.

Materiala

Euskarria: Zilarreztatutako altzairua

Brotxa: Paulownia-zura, altzairu herdoilgaitza eta Kanekalon ilea

Bizar-aitzurra: Paulownia zura eta altzairu herdoilgaitza

Ziurtagiriak eta zigiluak
Zero waste
Pack birziklagarria