Partekatu
Banbu-ren So Fresh desodorantea kreman, naturala eta jasangarria

Banbu-ren So Fresh desodorantea kreman, 60 g
Partekatu

11,50

Fresko eta garbi sentiaraziko dizun Banbu-ren So Fresh desodorante ekologikoa, zure eguneroko higienerako aliatu natural jasangarria da. Osagaien artean ez duzu aluminioaren deribaturik aurkituko, ezta alkohol ez-naturalik ere; baina bai bakterioen kontrako propietateak, mikrozirkulazio estimulatzaileak eta usain zitrikodun limoi, zitral, erromero eta pachuli olioak.

Formularen oinarria buztin zuria, sodio bikarbonatoa eta zink oxidoek osatzen dute. Hiru osagai horiek gehiegizko hezetasuna kontrolatzen eta usain txarra saihesten lagunduko dizute. Gainera, koko-olioari eta arroz-argizariari esker, oso itsaskor eta leuna da; propietate oso elikagarri eta konpontzaileak dituelarik.

Lata-ontzi berrerabilgarrian jarrita datorren Banbu-ren desodorante ekologiko hau Cosmos Natural-ek ziurtatzen du, Cosmos Standard ildo nagusiaren arabera.

In stock

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Banbu-ren So Fresh desodorantea jartzea freskotasun ukitua bezalakoa da zure besapearentzat 🙂 Garbi usaina nota zitrikoekin, aroma benetan freskoa.

Krema-desodoranteak lehen erabileratik maitemintzen zaitu! Testuragatik eta aplikatzeko erosotasunagatik gustatuko zaizu. Oso modu eraginkorrean jokatzen du, eta zure besapearentzat laztan leuna da. Haren aktibo naturalek usain txarra neutralizatzen dute, baina poroak oztopatu gabe. Hori dela eta, So Fresh-ek galtzarbe osasungarri batez gozatzeko aukera emango dizu.

“Erabiltzeko modua” atalean, oso erraza izan arren, behar bezala erabiltzeko informazio erabilgarria aurkituko duzu ere. Desodorante oso iraunkorra da, aplikazio bakoitzean kantitate gutxi erabili beharko baita. Oso erraz zabaltzen da eta dena oso erraz jartzen dizu zinez :))

So Fresh desodorantea infinituki birziklagarria den lata-ontzi batean dator, eta bizitza baliagarriaren amaieran edukiontzi horian bota beharko duzu.

Osagaiak

Sodium Bicarbonate, Cocos Nucifera Oil*, Coco-Caprylate/Caprate, Oryza Sativa Bran Wax, Kaolin, Zinc Oxide, Cetyl alcohol, Glyceryl Stearate Citrate, Glyceryl Stearate, Zinc Ricinoleate, Pogostemon cablin leaf oil, Rosmarinus officinalis Leaf Oil, Citrus Aurantifolia Oil, Carthamus Tinctorius Flower Powder, Spirulina Maxima Powder, Tocopherol, Aqua, Glycine Soja Oil, B-sitosterol, Squalene, Cananga Odorata Flower Oil, Limonene**,  Citral**,  Linalool**, Benzyl benzoate**, Geraniol**, Benzyl salicylate**, Farnesol**, Eugenol**. 

(*) Osagai ekologiko ziurtatua.

(**) Olio esentzial edo lurrinetan dagoen osagai naturala.

Erabiltzeko modua

Hartu hatzarekin geruza mehe bat eta besape garbi eta lehorraren gainean, zabaldu masajea emanez erabat xurgatu arte.

Leku fresko eta lehorrean gordetzea komeni da, bero-iturrietatik urrun eta hezetasunetik babestuta.

Badaezpadako neurriak
  • Ez ukitu begiak, mukosak ezta zauri irekiak ere. Begiak ukituz gero, ur ugariz garbitu.
  • Itxaron 24 ordu gutxienez depilatu ondoren
  • Ez da komeni hiru urtetik beherakoetan aplikatzea
  • Ez irentsi!

 

Ziurtagiriak eta zigiluak
Cruelty free
Gluten free
Zero waste
Pack birziklagarria
Eko kosmetika
Beganoa