Terai-ren MMM ezpain-baltsamoa, 10 ml
10,90€
MMM osagai ekologikoz eginiko baltsamoa da, ezpainen eguneroko zainketa osasuntsurako egokia eta baita ezpain lehor edo pitzatuak konpontzeko ere.
Bai karite-gurinak eta baita errizino-olioak ere, propietate elikagarriak gehitzen dizkiote baltsamo honi, eta gainera babesgarria ere bada lehenaren kasuan sesamo-olioarekin batera.
Koko-olioak bere ekintza lasaigarri eta leungarria ematen dio MMM-i, osasuntsu itxura duten ezpainak eta errizino-olioari esker distira sotilarekin, izango ditugularik. MMMmmm!
In stock
MMM, nire kasuan, ezpainak ondo mantentzen laguntzen didan baltsamoa da. Nik ez dut sendabide berezirik behar, baina errutina bat bai, itxura osasuntsua emateko eta izpi ultramoreetatik babesteko.
Usaina oso leuna du, ez da ezaugarri horregatik gailentzen. Nabarmendu nahi dut, baina, aplikatzeko, lehenik eta behin, hatzen artean landu behar dela pitin bat, berotzeko eta horrela erraz jartzeko. Oso prozesu sinplea da, erabilerari inongo arazorik gehitzen ez diona.
Baltsamo honen formatua benetan erosoa eta polita da, banbuzko egurrez egina eta haridun estalkia duena. MMM-en 10 ml-k askorako ematen dute, kantitate gutxi erabili behar baita aldiro.
Baltsamo honen osagai guztiak jatorri naturalekoak dira; ezpainak zaintzeko proposamen oso osasungarri eta segurua, ezinbestean irenstea eskatzen duena.
Cocos nucifera (Cocunut) Oil*, Euphorbia cerifera (Candelilla) Wax, Ricinus communis (Castor) Seed Oil*, Butyrospermum parkii (Shea) Butter*, Sesamum indicum (Sesame) Seed Oil*, Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Extract* (antioxidante).
* Jatorri ekologikoko osagaia.
Osagaien %100 jatorri naturalekoak dira.
Hartu baltsamo pixka bat, berotu hatz artean eta eman ezpainetan.