Azal heldu mistoarentzat, aurpegiko errutina sorta
27,90€
Azal heldu mistoarentzat den aurpegiko errutina sorta honek, osagai hauek ditu:
- Azal misto edo koipetsuarentzat Kia Ora-ren Calendula Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g
- Jojoba eta argandun Karü-ren Nº5 aurpegi-krema nutritiboa, 60 ml
Azal misto edo koipetsuarentzat Kia Ora-ren Calendula Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g
Kia Ora-ren Caléndula Detox aurpegiko xaboi naturala larruazal misto edo koipetsuak modu osasungarrian garbitzeko pentsatuta dago.
Oliba-olioak eta koko-olioak, ilena, neem-olio esentzialarekin eta mango-gurinarekin konbinatuta, sinergia ona osatzen dute larruazal-mota honen aurpegiko zainketa naturalerako; oreka berrezartzen eta hidratazioa ematen laguntzen baitute. Laranja-larruzko olioak ezaugarri antiinflamatorio eta suspergarriak eransten dizkio Caléndula Detox-i.
Kia Ora-ren xaboi guztiak bezala, eskuz egiten da, hotzean, oinarri gisa oliba-olio birjina eta kalitate goreneko landare-olioak erabiliz.
Jojoba eta argandun Karü-ren Nº5 aurpegi-krema nutritiboa, 60 ml
Karü-ren Nº5 larruazal mistoa egunez zaintzeko pentsatuta dago. Jojoba, hur eta argan olioak dira krema honen aliatu nagusiak, eta propietate hidratatzaileak, sendotzaileak, antioxidatzaileak eta adinaren kontrakoak ditu.
Eguzkitan jarriko diren azalentzat aproposa den krema hau, azenario landare-olioaren funtzio antioxidatzailea dela eta, udaberrirako eta udarako gomendatzen da bereziki.
Agortuta
Azal misto edo koipetsuarentzat Kia Ora-ren Calendula Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g
Kia Ora-ren proposamen hau aurpegiko xaboi oso ona da, nirea bezalako larru mistoak edo koipetsuak zaintzeko. Oso xaboi leuna da, poroak txikitzen laguntzen duena, baina hidrataziorik kendu gabe, bikain ezta?!
Aroma oso delikatua eta atsegina du, testura krematsua eta delikatua. Pixkanaka desegiten da, eta azala oso lau eta leuna uzten du.
Calendula Detox-ek osagai ekologikoak ditu, hala nola, ilena eta koko-olioa, eta oso aurkezpen originala du, izena ematen dion osagai izarrarekin apainduta baitago.
Gogoan izan xaboi solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!
Jojoba eta argandun Karü-ren Nº5 aurpegi-krema nutritiboa, 60 ml
Azal mistoa dugunontzat eta aldi berean azala osasuntsu izan nahi dugunontzat, proposamen aparta da 🙂 Krema honek, arrazoizko prezioan eskuragarri eta osagai bikainez egina, behar dugun zainketa eskaintzen digu aurpegiko azala orekatu eta edertzeko.
Testura ertaineko krema da baina aldi berean erraz xurgatzen da eta horrek lana guztiz errazten du. Lore-usain leuna du eta oso aroma atsegina. Bere kolorea horixka denez, aurpegian gurina jartzera noala iruditu zait une batez, baina ez, krema honen koloreak ez du inondik ere errealitatea erakusten!
Begiradatxo bat bota diezaiogun bere formulaketari… Nº5-ren oinarrian dagoen jojoba olioak propietate interesgarri asko ditu. Horrek esan nahi du, besteak beste, orekatzeko, birsortzeko eta zaharkitzeari aurre egiteko ezaugarriak eskaintzen dizkiola krema honi, azenario olioarekin batera, antioxidatzaile paregabea delarik.
Bestalde, formulaketa honen barne aurkitzen diren argan eta hur olioek, ezaugarri interesgarriak gehitzen dizkiote Karü-ren Nº5-ri, oso nutritiboa delako lehena eta bigarrenak barneratzeko ahalmena duelako.
Beirazko ontzia eta etiketa aldagarria ere krema honen oso ezaugarri erakargarriak dira. Berrerabili eta bigarren erabilera baten aukera baimentzen du, Karü-k sustatzen duen Zero Hondakin filosofiari eta kosmetika kontziente baten kontsumoari jarraiki.
Egunez emateko pentsatuta dagoen krema da Karü-ren proposamen hau, eta gauez berriz, laborategi-denda berdinarena den Mosketa Arrosadun Krema Nutritiboarekin batera erabiltzeko, aparteko bikotea!
Azal misto edo koipetsuarentzat Kia Ora-ren Calendula Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g
Olea Europaea (Oliva Virgen Extra/Extra Virgin Olive) Fruit Oil*, Water (Agua de Manantial/Spring Water), Calendula Officinalis (Caléndula/Marygold) Flower Oil*, Cocos Nucifera(Coco/Coconut) Oil*, Sodium Hydroxide (Hidróxido de sodio), Azadirachta Indica (Neem) Seed Oil, Sodium Lactate (Lactato de sodio), Mangifera Indica (Mango) Seed Butter, Citrus Aurantium Dulcis (Naranja/Orange) Peel Oil, Rosmarinus Officinalis (Romero/Rosemary) Oil, Mentha Piperita (Menta/Mint) Oil, Carbo Vegetalis (Carbón activado/Activated Charcoal), Calendula Officinalis (Caléndula/Marygold) Flower Powder, Calendula Officinalis (Caléndula/Marygold) Flower, Limonene**, Linalool**
* Laborantza ekologikokoa
** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira
Jojoba eta argandun Karü-ren Nº5 aurpegi-krema nutritiboa, 60 ml
Aqua, Simmondsia chinensis seed oil*, Corylus avellana seed oil*, Cetearyl Wheat Straw Glycosides (and) Cetearyl Alcohol, Rosa Damascena flower water*, Argania spinosa kernel oil*, Daucus carota sativa*, Helianthus annuus seed oil*, Glycerin*, Butyrospermum parkii butter*, Tocopherol (vitamina E), Lavandula angustifolia oil*, Citrus aurantium amara flower oil*, Benzyl alcohol, Dehydroacetic acid, Benzoic acid, Sorbic acid, linalool**, limonene**, geraniol**.
* Nekazaritza ekologikoaren ziurtagiria duten olioak
** Olio esentzial naturalak
Azal misto edo koipetsuarentzat Kia Ora-ren Calendula Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g
Xaboia hezetu, eskuekin jarri eta ur ugariarekin kendu.
Jojoba eta argandun Karü-ren Nº5 aurpegi-krema nutritiboa, 60 ml
Goizez eman aurpegi garbian, masaje leuna eginez.