Palombella-ren ile koipetsuetarako egokitzaile solidoa, 55 g
12,50€
Ile koipetsuetarako egokitzaile honek hidratazioa eta leuntasuna ematen diote zure adatsari, koipetu gabe. Osagai apartak eta ekologikoak ditu, hala nola jojoba-olioa eta pomelo-olio esentziala, sebo-ekoizpena erregulatu eta distira emango dizutelarik.
Egokitzaile honen osagai nagusi bat coco-caprylate emolientea ere bada, ileko korapiloak askatzen lagundu eta zeta-antzeko ilea utziko dizuna.
In stock
Benetan erronka handia da Palombella-rena, ile koipetsuetarako egokitzailea! Horrelako ileek ere nahi dute eta izan dezakete ile hidratatua, baina akabera lehor eta zeta-antzekoduna. Adina eta bizitzen ari diren etapagatik seguru aski, ile koipetsua duten familiako hainbat neskek probatu dute. Emaitza izugarria da: adats hidratatu eta osasungarria, baina koiperik gabea, primeran!
Palombella-ren egokitzaile honen usaina oso atsegina eta zitrikoa da, bere osagai nagusietako bat den pomeloari esker 🙂
Egokitzailearen kono moztu forma oso ergonomikoa da irristatzeko orduan. Aplikazioa ez da ile-egokitzaile likidoaren berdina, eta, alde horretatik, beharbada aplikatzen ari garen kantitateaz jabetzen ez garenez, behar baino gehiago jartzen dugu. Horregatik, komenigarria da sentsazioak probatzea eta egiaztatzea, zure adatserako dosi egokia lortzeko. Dena den, egokitzaile oso iraunkorra da, kantitate txikiarekin nahikoa izango baitugu.
cetearyl alcohol, coco-caprylate, cetyl alcohol, glyceryl stearate, simmondsia chinensis seed oil*, cocos nucifera oil*, sodium lauroyl glutamate, stearic acid, cetearyl olivate, coco-glucoside, citrus paradisi peel oil*, limonene**, aqua, sorbitan olivate, foeniculum vulgare dulce fruit oil*, ci77007 (pigmento)
*osagai ekologikoa
** modu naturalean egoten da olio esentzialetan
Busti egokitzailea eta ile garbitu berrian, irristatu ile-egokitzailea erditik puntara, bukaeran behin eta berriz errepikatuz. Emaitza ona lortzeko, ondo banatu behar da, ile-xerloak hartu eta aplikatuz, eta bukatzeko, masajeak eman sakabanatzen amaitzeko.
Azkenik, utzi pare bat minutuz eta uretan eragin.