Partekatu
Cepillo de dientes suave infantil de bambú Moso

Banbu-ren Moso banbuzko umeentzako hortzetako eskuila leuna
Partekatu

3,80

Banbu-ren haurrentzako hortzetako eskuila leun honi esker, haurren ahoko higienea Zero Waste moduan mantendu dezakete, eta esne-hortzatxoak zaindu, kontu handiz eta gozotasunez garbitu behar baitira. Gainera, sentsazio onak izateko, zura piska bat leunduta dago, eta kalitate handiko zurdei esker, garbiketa eraginkorra baimentzen dute.

Banbu-k kontu handiz aukeratzen ditu materialak eta bere eskuilen fabrikazioa, beganoak eta ahalik eta iraunkorrenak izan daitezen. Moso banbu-zurez eta Nylon 6 DuPont zurdez eginak daude, BPA eta ftalatorik gabe. Errazago identifikatzeko, nylon-a hainbat koloretan koloreztatuta dago elikagaietarako koloratzailearekin, eta hortzetako eskuilaren bilgarria kartoi birziklatuzko kaxaz egina dago.

SKU: M0052 Categories: , ,
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Haurrentzako hortzetako eskuila leuna, gutxi gorabehera sei urte arteko aukera ezin hobea dela uste dut, hortzak kontu handiz garbitzen dituelarik. Gogortasun leuneko helduen eskuila, adin honetatik aurrera ere egokia litzatekeela uste dut, oso arina eta estua delako; ez da handia gainera.

Junior-eskuila  hau erraz erabiltzen da, kirtena oso estilizatua baita eta manipulagarria. Eskuileko zurda leunak atseginak dira eta hortzen garbiketaz gozatzeko aukera ematen dute. Banbuzko eskuila honekin, txikienek ahoko higiene ona izatea eta ingurumena zaintzea lortuko dute!

Banbua, bakterioen kontrako agenteei esker, oso material egokia da hortzetako eskuilentzat. Eskuila hau egiteko erabiltzen den zur-mota, Moso banbua, aukerarik iraunkorrenetako bat da; azkar hazten delako, ur gutxi behar duelako eta zuhaixka denez ez delako moztu behar. Bizitza baliagarriaren amaiera iristen denean eta Banbu-ren eskuilak birziklatzeko, kanpoko kaxa edukiontzi urdinean sartuko dugu, zerrak edukiontzi horian, buruaren gainerakoa grisean eta zura hondakin biodegradagarrien edukiontzian.

Materiala

Moso banbu-zura eta nylon-a

Erabiltzeko modua
  • Lehenengo aldiz erabili aurretik xaboi-urarekin garbitzea gomendatzen da, egon litezkeen zur-hondarrak kentzeko.
  • Erabili ondoren, utzi lehortzen hezetasunetik urrun eta oso leku aireztatuan.
  • Hiru hilean behin aldatzea komeni da.
Ziurtagiriak eta zigiluak
Beganoa
Cruelty free
Gluten free
Zero waste
Pack birziklagarria