Naturak gure zainketa eta osasunarentzat osagairik onenak eskaintzen dizkigu. Tradizionalki horrela egin izan dira kosmetikoak, elementu naturalak erabiliz eta baita gaur egun oraindik ezagutzen ditugun formulez baliatuz.

Kosmetikoen industria, aldiz, kosmetikoak egiteko oso erabilgarri diren sustantziak sartzen joan da, baina geroago frogatu den moduan eta Europar Batasunaren kosmetikoei buruzko direktibak dioen bezala, horietako asko “kantzerigeno, mutageno edo ugalketarako toxikoak dira”.

Dena den, osagai hauetako askok, legezko izaten jarraitzen dute eta beraz, oso garrantzitsua da kosmetikoen osagaien konposaketa (INCI) aztertzea, gure osasunarentzat osagai kaltegarririk ez dituzten produktuak aukeratu ahal izateko. Gainera, onarturiko osagaien arauketa, herrialde bakoitzaren araberakoa da, eta beraz, herrialde batean debekatua dagoena, beste batean onartua egon daiteke.

Osagai toxikoak aipatzen ditugunean, kosmetikan oso erabiliak diren honako hauei buruz ari gara: parabenoak, SLS (Sodium Lauryl Sulfate), SLES (Sodium Laureth Sulfate), silikonak, polietilenglicol (PEG) edo propileneglicol (PPG), ftalatoak, petrolàtum-a (petrolioaren deribatua), fenoxietanol-a, octinoxate-a (ethylhexyl methoxycinnamate), usain sintetikoak (“parfum” edo “fragance” deiturapean, 3000 osagai baina gehiago izendatu daitezke), koloratzaile sintetikoak eta abar, eta abar luze bat; kosmetika konbentzionalean oso ohikoak diren osagaiak eta kaltegarriak direnak.

Izan ere, kosmetikoak gorputzaren kanpo aldean erabiltzen ditugun arren, azalean sartzen dira eta gure organismoari oso negatiboki eragiten diote: kantzerigeno, disruptore hormonal moduan… Hori dela eta, ezinbestekoa da osagaiei arreta jartzea baita kosmetikoen konposaketari ere; gure gorputza eta ingurumenarentzat oso kaltegarriak diren osagaiak ekiditeko. Kosmetika naturala edo ekokosmetika kontsumitzean, gure osasuna eta ingurumenari on egiten ari gara, sustantzia kaltegarri guzti hauek debekatuak baitaude.