Lurra eta guretzat kaltegarri diren kimikoez betetzen joan da kosmetikaren mundua. Izan ere, gure kosmetikoek geroz eta osagai artifizial gehiago erabiltzen joan dira, gure gorputza eta gure kanpo itxuraren zaharkitzea ekiditearen helburuarekin; kontsumitzaile eta gure planetarengan izan ditzakeen ondorioak neurtu barik. Ondoren egin diren ikerketen bitartez eta denboraren poderioz, osagai hauetako asko izugarri toxikoak direla ohartu garenez, gure arbasoek erabiltzen zituzten formula naturalei arreta jartzen hasi gara.

Osagai natural berriak aztertzeko helburua abiapuntutzat hartuz, kosmetika naturala sortu da; kosmetika tradizionalak erabiltzen dituen toxikoek gure osasunean dituzten ondorio kaltegarriak ikusita, aukera ezberdin bat eskaintzeko. Ondoren, kosmetiko natural eta ekologikoa zer den zehazteko asmoz, arlo honen arauketa iritsi da eta honela sortu da kosmetika ekologikoa.

Ekologikoa dela esateko, gutxienez, kosmetikoaren osagaien %95ak ekologiko-ziurtagiria izan behar du. Baldintza hau beteko ez balu, kosmetika naturalez hitz egingo genuke. Dena den, garrantzitsua da azpimarratzea kalitate handiko produktuak badaudela baina arrazoi pertsonal edo estrategikoak direla medio, ziurtagiririk ez dutenak. Kasu askotan ere, osagai ekologikoak zehazten dituzte, kosmetikoak ekologiko-ziurtagirik ez izan arren. Gakoa beraz, produktuaren INCIa (International Nomenclature Cosmetic Ingredient) aztertzea da eta toxikoak diren osagaiak baztertzea.