Eguneroko azal-zainketa errutina nahikoa pisutsua izaten da batzuetan eta zaila egiten zaigu osagai bat gehiago gehitzea gure ohiturei. Baina benetan, dinamika honekin hasiz gero jarraitu nahiko duzu, ikusiko duzu!

Ba al dakizue zeri buruz ari naizen?! Esfoliatzeari buruz bai, hori da!!

Esfoliatzea, larruazalean geratzen diren zelula hilak eta zikinkeria kentzea da. Izan ere, kanpoen geratzen den geruzako zelulak hamabostean behin ordezkatzen dira; baina adinean aurrera goazen neurrian moteldu egiten da berriztapen hau. Prozesu honetan, badira ere eragiten duten beste faktore batzuk, hala nola klima edo hormona-aldaketak.

Zelula hilak azalberritzen ez direnean, baliteke gure azalak itxura opakua, lehorra, iluna edo hauskorra izatea eta poroak ixtea; orban eta aknea sortaraziz.

Esfoliatzean, ondoren jarriko ditugun kremen xurgatzea baimentzen dugu eta gure azala osasuntsu, garbi eta gazteagoa agertzea.

Oso garrantzitsua da beraz zure errutinan barneratzea. Aurpegia egunero garbitu, hidratatu eta elikatzen duzun bezala, astean behin esfoliatzea ere ezinbestekoa da. Hori bai, gogoan izan zure azala sentibera bada, denboran gehiago bereizi beharko dituzula.

Dena den, gozatu egingo duzu une hau, zure azal eta ongizateari eskainiko diozun une kuttuna izango baita 🙂

Gure MUXU Cosmetics dendan esfoliatzeko proposamen bikainak aurki ditzakezu. Alde batetik, gorputzerako oso egokiak diren gorputz-eskuila esfoliatzailea eta bere oinarrian azukre beltza duen Capri esfoliatzailea.

Banbu-ren Dry Brush gorputz-esfoliazioko eskuila biribila da, eta maiz erabiliz gero, azala leunagoa, uniformeagoa eta zetazko ukituarekin izaten lagunduko dizu. Dry Brushing praktikatzea oso onuragarria da, zelulen birsorkuntza, produktu kosmetikoen ekintza, zirkulazioa eta, oro har, larruazalaren itxura hobetzen laguntzen digulako; laranja-azala murriztuz. Gainera, zure komunari natura-ukitu polita emango diozu 🙂

Eskuila hau pago-zurez eta gogortasun ertaineko sisal-zurdez egina dago. Horiei esker, esfoliazio ezin hobearen onura guztiak lor daitezke, baita drainatze linfatiko handiagoa ere.

Dry Brush-ek oso diseinu ergonomikoa du, eta 10 zentimetroko diametroa duenez, oso erabilgarria da. Gainera, larruazal-mota guztietarako balio du.

Kia Oraren Capri berriz, gorputzeko esfoliatzaile natural oso leuna da, eta larruazalaren elastikotasuna eta itxura hobetzen lagunduko dizu. Ikusiko duzu nola azal laua eta zeta-antzekoa izango duzun!

Esfoliatzaile solido honen kanabera- eta koko-azukre beltzek, zelula hilak oso modu arinean kentzeko tandem aparta osatzen dute. Capri-k koko- eta karite-gantza ere badu, koko- eta ahuakate-olioaz gain; azalari leuntasuna eta elastikotasuna ematen dioten osagaiak. Gainera, bere olio-sinergiari esker, esfoliatzaile oso indargarria eta indarberritzailea da.

Bestalde, aurpegi eta gorputzerako egokia ere den konjac-sustraiezko belaki naturala dugu eskuragarri gure MUXU Cosmetics dendan. Landare-belaki natural hau eguneroko erabilerarako egokia da, gozoki garbitzen du eta oso onuragarria da gure azalarentzat. Konjac-sustraiez egina, leunki esfoliatzen du zure azala, bitaminak eta mineralak ematen dizkio eta odol-zirkulazioa errazten du.

Konjac-sustraiezko belaki naturala mota guztietako azaletarako da egokia eta erabat biodegradagarria.

Proposament apartak MUXU Cosmeticsek eskaintzen dizkigunak, ezta? Gainera, hiru produktu hauek batera ere proba ditzakezu gure deskontudun esfoliazio-sorta eskuratuz.

Orduan zer diozu, barneratuko al dugu esfoliatzea gure errutinan?!