Partekatu
Contorn d'ulls natural

Terai-ren Mirada Luminosa begi-ingururako krema, 15 ml
Partekatu

36,90

Zainketa osasuntsu eta naturalerako krema, gure aurpegian hain sentibera den begi-ingururako. Oso krematsua da, erraz zabaltzen dena eta azkar xurgatzen dena. Haren testurak eta usainak jogurta gogorarazten dute, liluratu egingo zaitu!

Sesamo, “chumbo” piku eta jojoba olioek ezaugarri birsortzaileak, gaztetzaileak eta larruazalaren elastikotasunari laguntzen diotenak ematen dizkiote Mirada Luminosa-ri; zahartzearen ondorioak ere atzeratuz eta azalari argitasuna emanez albertxiko-olioari esker.

Bach loreen sinergiak iraganarekin eta orainarekin adiskidetuta sentiaraziko zaitu, eta ongizate hori zure azalean ere ikusgai geratuko da.

Mirada Luminosa 15 ml edukierako beirazko ontzi birziklagarri batean dator.

 

In stock

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Loditasun fineko krema hau, begi ingurura oso ondo egokitzen da. Usain fresko bizia du baina produktua ezartzeko hatzarekin hartu, eta berehala leuntzen da aroma.

Geranio eta izpiliku hidrolatoak gailentzen dira bere osagaien artean, baita sesamo eta jojoba olioak ere. Sesamo olioaren efektu antioxidatzaile eta jojobaren propietate hidratatzaileak, begia bezalako toki sentiberarentzat, egokia den geranio hidrolatoa eta balio anitzeko izpilikuarekin batera, oinarri ezin hobeak dira.

Oso ondo sakabanatzen da eta, jarri eta berehala xurgatzen du azalak. Halere, begi ingurua hidratatua nabarituko dugu denbora luzez, baita jojobari esker efektu satinatua ere agerian utziz. Begiradan argitasuna nabaritu dut eta sesamo olioaren propietateei esker, leuntasuna.

Krema honen aurkezpena ere oso polita da. Beiraz egindako ontzitxo batean dator Mirada Luminosa, banbuzko estalkia duelarik. Oso erosoa gertatzen da formatu hau eta zero waste ekimenarekin bat dator gainera! Izan ere, ontziari bigarren erabilera bat eman diezaiokegu, produktua bai barrutik eta bai kanpotik, oso erakargarria bihurtuz 🙂

Osagaiak

Pelargonium graveolens Water*, Lavandula angustifolia Floral Water*, Sesamum indicum (Sesame) Seed Oil*, Simmondsia chinensis (Jojoba) Seed Oil*, Glyceryl Stearate**, Cetearyl Alcohol**, Perilla ocymoides Seed Oil*, Prunus armeniaca (Apricot) Kernel Seed Oil*, Opuntia ficus-indica Seed Oil*, Potassium Palmitoyl Hydrolyzed Wheat Protein**, Alcohol* (flores de Bach), Tocopherol (Vit. E), Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Extract*, Benzoic Acid***, Sorbic Acid***, Dehydroacetic Acid***, Benzyl Alcohol***.

* Jatorri ekologikoko osagaia.

** Landare-jatorriko emultsionatzailea.

*** Ecocert-ek onarturiko kontserbatzailea.

Osagaien %99 jatorri naturalekoak dira.

Erabiltzeko modua

Hartu Mirada Luminosa piska bat eta jarri begien inguruan baita goiko betazalean ere. Zabaldu malko-loki noranzko masaje leun batekin. Saihestu malko-azalaren eta betazal mugikorraren eremua.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Cruelty free
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa