Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Fuego y Agua aurpegiko krema, 50 ml
38,90€
Larruazal sentikor edo mistoetarako krema, hidratazioa ematen duena eta denboran laguntzen duena. Zure azala elikatuta eta orekatuta sentituko da.
Jojoba-olio apartak eta cannabis sativa olioek suspertu eta orekatzeko propietatez hornitzen dute Fuego y Agua, azalari ere elastikotasuna ematen diotelarik. Kamamilak zure larruazaleko hanturak ere lasaitu eta arinduko ditu.
Bach loreen sinergiari esker, aurpegiko krema hau oso onuragarria da bakean egon eta arazoak erlatibizatu nahi dituzuenontzat, erlaxazio-dosi handia ematen baitu!
Fuego y Agua 50 ml-dun banbuzko dosifikagailudun ontzi batean dator.
Agortuta
Krema fina baina gorputz lodikoa da aldi berean Fuego y Agua eta xurgatze azkarrekoa. Krematsua da oso eta nire azalak txit gustura jaso ditu krema honen laztanak 🙂
Usain atsegina baina leuna du gainera, belar usaina esango nuke. Ez da halere aroma iraunkorra baina bai oroimenean geratzen den horietakoa, gure osasunarentzat benetan onuragarria!
Kamamila lore-ura, Fuego y Agua-ren formulazioaren oinarrian dugun osagai hau, azal koipetsuentzat oso gomendagarria da eta aknedun azalen tratamenduan ere biziki egokia. Cannabis sativa olioa ere osagai nagusienen artean dugu, bere gaitasun hidratatzailea krema honen ezaugarri garrantzitsuenetakoa delarik. Bestalde, jojoba olio kopuru nabarmenari esker, azalaren garraztasuna orekatu eta indartu egingo dugu.
Fuego y Agua-k, Agua y Fuego-rekin batera bikote aparta osatzen dute! Egunez lehena erabilita eta gauez bigarren seruma, azal misto eta/edo sentibera pozarren sentituko da!
Aqua (Water), Anthemis nobilis Floral Water*, Cannabis sativa (Hemp) Seed Oil*, Simmondsia chinensis (Jojoba) Seed Oil*, Calophyllum inophyllum (Tamanu) Seed Oil*, Glyceryl Stearate**, Cetearyl Alcohol**, Stearic Acid**, Sodium Lauroyl Glutamate**, Bacopa monnieri Leaf Extract*, Parfum***, Melaleuca ericifolia Leaf Oil, Alcohol* (Flores de Bach), Cetyl Alcohol**, Xanthan Gum (espesante de grado alimentario), Tocopherol, Maleated soybean Oil, Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Leaf Extract*, Benzoic Acid†, Sorbic Acid†, Dehydroacetic Acid†, Benzyl Alcohol†, Linalool††, Limonene††, Geraniol††.
* Jatorri ekologikoko osagaia.
** Landare-jatorriko emultsionatzailea.
*** Olio esentzial ekologiko eta ez-ekologikoen sinergia
† Ecocert-ek onarturiko kontserbatzailea.
†† Olio esentzialen osagai naturala
Osagaien %99 jatorri naturalekoak dira.
Kantitate txiki bat goizez edo/eta gauez azal garbian zabaldu, masaje leun bat eginez.