Karü-ren Nº8 almendra gozoak eta argana dituen gorputz-krema hidratatzailea, 140 ml
13,90€
Karü-ren Nº8 larruazala hidratatu eta elikatzen duen gorputz-krema arina da. Dentsoa baina erraz xurgatzekoa da eta aparteko osagaiak ditu, hala nola almendra gozoen olioa, karite-gurina eta argan-olioa, azalari leuntasuna eta elastikotasuna ematen diotelarik.
Mota guztietako larruazalentzat da eta bere babes-funtzioagatik nabarmentzen da ere.
Agortuta
Karü krema hidratatzaile hau gozotasun pertsonifikatua da! Oso erraz zabaltzen da, eta, mintz zuri fina utzi arren, azalak azkar xurgatzen du. Kutisa zeta-antzekoa geratzen da eta almendra gozoen aroma arina du.
Aplikatzerakoan oso kantitate gutxirekin nahikoa da eta oso erraz zabaltzen da. 140 ml horiek denbora luzez irauten dute!
Karü-ren Nº8-ren hiru protagonistak, hau da, almendra gozoen olioa, karite-gantza eta argan-olioa, propietate onuragarriz beteta daude: konpontzailea, hidratatzailea, leungarria, birsortzailea, orekatzailea, babeslea… Aliatu bikain horien ezaugarri batzuk besterik ez dira.
Beirazko ontzia eta etiketa aldagarria ere krema honen oso ezaugarri interesgarriak dira. Berrerabili eta bigarren erabilera baten aukera baimentzen du, Karü-k sustatzen duen Zero Hondakin filosofiari eta kosmetika kontziente baten kontsumoari jarraiki.
Aqua, Prunus amygdalus dulcis oil*, Glycerin*, Cetearyl Wheat Straw Glycosides (and) Cetearyl Alcohol, Butyrospermum parkii butter*, Argania spinosa kernel oil*, Tocopherol (vitamina E), Citrus sinensis peel oil expressed, Lavandula angustifolia oil*, Benzyl alcohol, dehydroacetic acid, benzoic acid, sorbic acid, limonene**, geraniol**, linalool**.
* Nekazaritza ekologikoaren ziurtagiria duten olioak
** Olio esentzial naturalak
Goizez nahiz gauez eman, masaje leuna eginez guztiz xurgatu arte.