Kia Ora-ren Rosas y Té Blanco artisau-xaboia, 100 g
10,20€
Kia Ora-ren Rosas y Té Blanco, gorputzeko higienea modu osasungarrian zaintzeko xaboi natural eta leuna da.
Edozein larruazalatan da egokia, nahiz sentikorra, lehorra, normala, mistoa edo koipetsua izan.
Oliba eta koko-olioak, mosketa-arrosa, damaszena-arrosa eta te zuriarekin konbinatuta, aliantza antioxidatzaile ona osatzen dute, azala elikatua eta elastikoa egon dadin. Arrosa-makilaren olio esentzialak borobiltzen du xaboi honen formulazioa, bere ezaugarri sendagarri eta orbaintzaileekin.
Kia Ora-ren xaboi guztiak bezala, eskuz egiten da, hotzean, oinarri gisa oliba-olio birjina eta kalitate goreneko landare-olioak erabiliz.
In stock
Xaboi hau hartu eta usaintzea benetako oparia da! Kia Ora-ren Rosas y Te Blanco-k lehen unetik aroma leuna eta delikatua eskaintzen digu.
Erabiltzean, apurka-apurka desegiten doa eta goxotasun handiz sakabanatzen da, une oro usain atsegin hau lagun dugularik.
Xaboiaren erabilpenarekin izan dudan esperientziari dagokionez, oso errez lortu dut aparra eta dutxatu ondoren nire azala osasuntsu eta hidratatua agertu da.
Laztan fin eta oso atsegina izan da!
Gogoan izan xaboi solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!
Olea Europaea (Oliva Virgen Extra/Extra Virgin Olive) Fruit Oil*, Water (Agua de Manantial/Spring Water), Rosa Damascena (Rosa /Rose) Oil*, Cocos Nucifera (Coco/Coconut) Oil*, Sodium Hydroxide (Hidróxido de Sodio), Butyrospermum Parkii (Karité/Shea) Seed Butter, Camelia Sinensis (Té blanco/White Tea) Oil, Aniba Rosaeodora (Palo Rosa/Rosewood) Oil, Sodium Lactate (Lactato de sodio), Rosa Canina (Rosa mosqueta/Rosehip) Seed Oil*, Aroma, Pogostemon Cablin (Pachuli/Patchouli) Leaf Oil, Rosa Damascena (Rosa/Rose) Buds, Linalool**
* Laborantza ekologikokoa
** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira
Busti xaboia eta eman zuzenean gorputzean edo belaki batekin.