Larruazal helduetarako Terai-ren Alma Sabia aurpegiko seruma, 30 ml
39,90€
Aurpegiko serum natural konpleto hau larru helduak zaintzeko osagarri ezin hobea da, zure krema hidratatzailearekin egunez eta gauez konbinatzeko. Zimurren aurkako propietateduna, tenkagarria eta baita orbanen aurkakoa ere, Alma Sabia zure azalaren denboraren joanaren zeinuen aurrean benetan eraginkorra da. Bere formulazio apartak beste ezaugarri bat ere badu, pantailen argi urdinaren erradiazioarekiko babesa, hain zuzen ere.
Aurpegiko serum bikain honen osagaien zerrendaburu diren griffonia-hazien estraktua eta piku txumboen olioa, larruazalaren tenkagailu bikainak dira. Formula honen partaide dira, halaber, margarita-olioa eta ahabi-olioa, argi urdinaren babeslea.
Alma Sabia-ren Bach-loreek eta Ayurveda filosofiak, gainera, arina, zentratua eta iraganarekin eta orainarekin adiskidetua sentiaraziko zaituzte; harmonia osoan. Hori guztia zure azalak transmitituko duen ongizatean islatuko da.
Alma Sabia beirazko ontzi batean dator, dosifikatzailearekin eta 30 ml-ko edukierarekin.
Agortuta
Bizitzan ibilbide luzea egin duten pertsonek eta azal polit batez gozatu nahi dutenek Alma Sabia asko eskertuko dute!
Testura jariakorreko serum honek arrosa usain leuna du. Oso azkar xurgatzen da, eta krema hidratatzailearen aurretik gehigarriren bat behar baduzu, osagarri ezin hobea da. Orbanak lausotu eta larrurik zorrotzenak elikatzen ditu. Eta nik bezala ordenagailuaren aurrean lan egiten baduzu, pantailen argi urdinaren erradiaziotik babestuko zaitu. Ezin muzin egin diodan altxorra!
Alma Sabia arin sentitzeko ezin hobea da; iraganarekin eta orainarekin zentratuta baita adiskidetuta ere, eta etorkizuna itxaropenez ikus dezazun. Harmonian sentituko zara eta zure azalak ere ongizatea transmitituko du; Bach loreak eta Ayurveda filosofiei esker, serum bikain honek duen beste onura bat baita.
Rosa Damascena Floral Water*, Griffonia Simplicifolia Seed Extract, Ricinus Communis Seed Oil* Vaccinium Myrtillus Seed Oil, Bellis Perennis Flower Extract*, Opuntia Ficus-Indica Seed Oil*, C14-22 Alcohols **, Polyglyceryl-10 Laurate **, Astrocaryum Murumuru Seed Butter, Bidens Pilosa Extract, Gossypium Herbaceum Seed Oil, Linum Usitatissimum Seed Oil, Bisabolol*, Leuconostoc/Radish Root Ferment Filtrate, Glycerin*, Helianthus Annuus Seed Oil*, Rosmarinus Officinalis Leaf Extract*, Benzoic Acid, Sorbic Acid+, Dehydroacetic Acid+, Benzyl alcohol+, C12-20 Alkyl Glucoside **, Glyceryl Stearate **, Cetearyl Alcohol **, Stearic Acid**, Sodium Lauroyl Glutamate **, Aqua, Citric Acid, Xanthan Gum, Tocopherol, Phenethyl Alcohol+, Alcohol*(flores de Bach).
* Jatorri ekologikoko osagaia.
** Landare-jatorriko emultsionatzailea.
*** Olio esentzial ekologiko eta ez-ekologikoen sinergia
† Ecocert-ek onarturiko kontserbatzailea.
Osagaien %99 jatorri naturalekoak dira eta %83 nekazaritza ekologikotik dator.
Kantitate txiki bat hartu eta zabaldu goizez edo/eta gauez azal garbian, masaje txiki eta leunak eginez.