Partekatu
Set de rutina facial natural para piel sensible

Azal sentiberarentzat aurpegiko errutina sorta
Partekatu

28,90

Azal sentiberarentzat den aurpegiko errutina sorta honek, osagai hauek ditu:

  • Azal sentibera edo lehorrarentzat Kia Ora-ren Manzanilla Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g
  • Larruazal sentiberentzako Karü-ren Nº4 ilenadun aurpegi-krema, 60 ml

 

Azal sentibera edo lehorrarentzat Kia Ora-ren Manzanilla Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g

Kia Ora-ren Manzanilla Detox aurpegiko xaboi naturala azal sentikor eta lehorren garbiketa osasungarria egiteko formulatuta dago.

Oliba-olioa eta koko-olioa, karite-gantzarekin batera dira xaboi honen oinarri leun eta elikagarria. Buztin zuria eta kamamilak propietate arazgarriak, lasaigarriak eta leungarriak ematen dizkiote Manzanilla Detox-i.

Kia Ora-ren xaboi guztiak bezala, eskuz egiten da, hotzean, oinarri gisa oliba-olio birjina eta kalitate goreneko landare-olioak erabiliz.

 

Larruazal sentiberentzako Karü-ren Nº4 ilenadun aurpegi-krema, 60 ml

Karü-ren Nº 4-k proposamen bikaina eskaintzen digu larruazal sentikorrentzat. Kolore horixka ematen dion almendra-gozo eta ilena olioei esker, krema honek propietate elikagarri eta lasaigarriak ditu, eta, gainera, larruazalaren berezko babesa indartzen du.

Egunez zein gauez aplika daiteke, eta laranjondo-lorea eta izpiliku-olio esentzialekin aberastuta dago; besteak beste, birsortzeko eta hanturaren aurkako propietateak dituztelarik.

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Azal sentibera edo lehorrarentzat Kia Ora-ren Manzanilla Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g

Manzanilla Detox-ek usain leun eta atsegina du, oso sentsazio onak izan ditut nire azal sentikorrarekin bat egiten duen xaboi honekin. Azala leun eta hidratazio-sentsazioarekin geratzen da, toniko bat edo ohiko krema zuzenean emateko prest!

Kia Ora-ren proposamen honek kamamila-lorearen hautsa ere badu, gure azala garbitzen dugun bitartean esfoliazio txiki bat egiten laguntzen duena.

Oso xaboi ona da, larruazal sentikorrenak eta lehorrak garbitzeko, hidratazioa emateko eta azala berreskuratzen laguntzeko. Formulazio leuna baina eraginkorra!

Gogoan izan xaboi solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

 

Larruazal sentiberentzako Karü-ren Nº4 ilenadun aurpegi-krema, 60 ml

Azal sentiberek maiteko duten krema da hau! Testura fineko aurpegiko krema honek, azal sentiberei lagunduko die. Oso delikatuki emango dio aurpegiko azalari zainketa berezia, eguzkiagatik gorrituta daudenei, baita azala pitzatuta duzuenoi ere.

Kasu honetan, nik ez dut ez azal gorriturik, ezta pitzatuta ere. Baina azal sentibera badut, eta erreakzioren bat pairatzen dudanerako aukera oso egokia da Karüren krema hau.

Izan ere, kalendula olioa da krema honen formulaketan gailentzen den osagaietako bat eta propietate on asko ditu. Esan bezala, azal gorritu eta pitzatuei beharrezko nutrienteak eskeintzen dizkie eta kalendula, hanturaren aurkako olio egokia da ere.

Karüren krema honek usain fuerte xamarra du baina ez da iraunkorra. Eman eta berehala desagertzen den aroma du eta ez du beraz kremarekin izan dudan esperientzia onean eraginik izan.

Beirazko ontzia eta etiketa aldagarria ere krema honen oso ezaugarri interesgarriak dira. Berrerabili eta bigarren erabilera baten aukera baimentzen du, Karü-k sustatzen duen Zero Hondakin filosofiari eta kosmetika kontziente baten kontsumoari jarraiki.

Osagaiak

Azal sentibera edo lehorrarentzat Kia Ora-ren Manzanilla Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g

Olea Europaea (Oliva Virgen Extra/Extra Virgin Olive) Fruit Oil*, Water (Agua de Manantial/Agua de Manantial), Santolina Chamaecyparissus (Manzanilla/Chamomila) Flower Oil*, Cocos Nucifera (Coco/Coconut) Oil*, Sodium Hydroxide (Hidróxido de Sodio), Butyrospermum Parkii (Karité/Shea) Butter, Citrus Aurantium Dulcis (Naranja/Orange) Peel Oil, Sodium Lactate (Lactato de sodio), Kaolin Clay (Caolín/Kaolin), Vanilla Planifolia (Vainilla/Vanilla) Extract, Santolina Chamaecyparissus (Flor de Manzanilla/Chamomile Flower) Flower Powder*, Limonene**

* Laborantza ekologikokoa

** Olio esentzialetan modu naturalean ematen dira

Larruazal sentiberentzako Karü-ren Nº4 ilenadun aurpegi-krema, 60 ml

Aqua, Calendula officinalis oil*, Helianthus annuus seed oil*, Prunus amygdalus dulcis oil*, Rosa Damascena flower water*, Cetearyl Wheat Straw Glycosides (and) Cetearyl Alcohol, Glycerin*, Tocopherol (vitamina E), Lavandula angustifolia oil*, Citrus aurantium amara flower oil*, Benzyl alcohol, dehydroacetic acid, benzoic acid, sorbic acid, linalool**, limonene**, geraniol**.

* Nekazaritza ekologikoaren ziurtagiria duten olioak

** Olio esentzial naturalak

Erabiltzeko modua

Azal sentibera edo lehorrarentzat Kia Ora-ren Manzanilla Detox aurpegiko artisau-xaboia, 100 g

Xaboia hezetu, eskuekin jarri eta ur ugariarekin kendu.

 

Larruazal sentiberentzako Karü-ren Nº4 ilenadun aurpegi-krema, 60 ml

Goizez eta gauez eman aurpegi garbian, masaje leuna eginez.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free
Gluten free
Zero waste