Xaboi solidoak oso proposamen erakargarriak dira! ontzirik sortarazten ez duten elikagai askoko produktu oso interesgarriak aurki ditzakegu.

Xaboia egiteko prozesuari arreta jartzea oso garrantzitsua da. Xaboi naturala, saponifikazio prozesua hotzean egina dagoenari deritzogu. Horrela egiten ez badugu, naturalak direnek eta ez direnek itxura antzekoa duten arren, ez dituzte beren propietateak mantentzen eta ez dira benetako xaboi naturalak.

Gure eguneroko zainketarako, aukeran, gure muxucosmetics.com dendan aurkituko dituzun gertukoak diren geroz eta xaboi solido gehiago ditugu.

Inuit etxea, hain zuzen ere, proposamen interesgarri hauetako bat dugu. Proiektu honek, xaboiak egiteko era jasangarri batean sinesten du, baita munduari hobekuntzak ekartzeko eran ere.

Oliba-olio birjin ekologikoa da Inuiten xaboi guztien oinarria eta hotzean landutako lehen-presioko olio ekologiko ezberdinak gehitzen dizkiote, ase nahi duten beharraren arabera. Inuitek erabiltzen duen ura, Ternuako icebergetatik dator eta produktua te arbolaren eta izpilikuaren olio esentziala gehituz borobiltzen dute.

Haien produktuen bikaintasunaren bila baina baita Artikoko komunitateen jasangarritasunari laguntza emateko helburua ere, izan dira icebergetako ura erabiltzearen arrazoia. Ura hau nabigazio motelaren bidez garraiatzen dute, CO₂-aren isurtzea nabarmenki gutxituz, era honetara ingurumenaren errespetuzko zirkuitua biribilduz.

Oso zabala da Inuitek eskaintzen duen zenbaki bidez sailkaturiko produktu-aukera, aurkezpen txukuna duelarik. Proposamen oso gomendagarri eta osasuntsua, bai kanpotik baita barrutik ere 🙂

Zurea, berriz, usainak eta kolore erakargarriak badira, Kia Ora izugarri gustatuko zaizu. Xaboi naturalen etxe honek beganismoaren eta jasangarritasunaren aldeko apustu sendoa egiten du. Bere kosmetikoen oinarrian kalitate oneneko olio birjina eta kosmetikogintza zaindua erabiltzen ditu, produktu bakoitzari bere ukitu pertsonala erantsiz.

Bere kosmetikoen artean ile, larru eta gustu mota desberdinetarako xanpu, egokitzaile eta xaboiak aurkituko dituzu. Altxor txiki hauek zure adatsa eta gorputzari elikagaiak ematen dizkiete, eta, gainera, zure bainua usainez betetzen dute!

Kia Ora pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen diren produktu berriak ikertzen ari da etengabe. Haien kosmetikoek sormenezko izenak dituzte, eta oso ongi laburbiltzen dute bakoitzaren funtzioa. Gure dutxako esperientziaz gozaraziko diguten olio esentzial eta begetal-konjuntzioa 🙂